Sevilla FC 2-2 Real Sociedad

Urrezko puntua

Vídeo

Txuri urdinek berdinketa lortu dute oso ondo jokatu duen Sevilla FC taldearen aurka. Partida osoan galtzen joan ondoren, Natalia Arroyoren taldeak 2-2 berdindu du azken 15 minutuetan. 

Bi taldeen arrisku egoerekin hasi da neurketa, etxeko taldeak izan du lehena eta Elene Letek bere dohainak erakutsi behar izan ditu norgehiagokako lehen unetik. 16. Minutuan iritsi da Sevilla taldearen lehena, Amanda Sampedrok ezker hegaleko area handiko marra gainetik erdiratu eta Ana Franco jokalariak barrura bidali du baloia. Realak izan du hurrengo aukera, Amaiur Sarriegik atezaina gainditu, atera jaurti eta kanpora joan da baloia. Hala eta guztiz ere, etxeko taldea eroso sentitu da lehenengo zatian zehar eta Natalia Arroyoren taldeak ezin izan du markagailua berdindu atsedenaldiaren aurretik.

Bigarren zatiaren hasieratik talde andaluziarrak izaera defentsiboa erakutsi du, eta, ondorioz, txuri urdinen erasoak zaildu ditu. Donostiarrak behin baino gehiagotan saiatu dira berdinketa bilatzen: Nerea Eizagirreren erdiraketa arriskutsua, Amaiurren banako jokaldia, donostiar gaztearen area kanpotik egindako jaurtiketa, etab. Baina, azkenean, etxeko taldeak aldea handitu du hamaika metrotatik. Maddi Torrek penaltia egin dio Amanda Sampedro Atlético de Madrid taldeko jokalari ohiari eta Jésica Martínezek jaurti du penaltia. Une horretatik aurrera Realaren minuturik onenak hasi dira. Saiakera batzuen ondoren iritsi da gola, Nerea Eizagirre kapitainaren eskutik. Tolosarrak areatik urrun egin du jaurtiketa eta atezaina ezustean harrapatu du. Minutu gutxira, amaieratik gertu, Gabriela Garciak Allegrak jarritako korner jaurtiketa sareetara bidali du buruz.

Natalia Arroyoren neskak geldialdira 5 punturekin iritsiko dira, horren ondoren, UDG Tenerireren aurkako partidarako itzuliko dira Zubietara.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Le Guilly, Tejada (Etxezarreta, min. 55), Vanegas, Bernabé (Allegra, min. 55), Maddi, Amaiur, N. Eizagirre, Andreia (Gaby G., min.66), Franssi (Gemma, min. 46) y Jensen (Mirari, min. 66).

Sevilla FC: Sullastres, Débora García (Arola Aparicio, min. 66), Silvia Meseguer (Almudena Rivero, min. 66), Teresa Mérida, Diana Gomes, Toni Payne, Klára Cahynová, Nagore Calderón (Morgane Nicoli, min. 88), Amanda Sampedro, Ana Franco (Jessica Martínez, min. 58) eta Martín-Prieto (Eli del Estal, min. 88).

Golak: 1-0: Ana Franco, min. 16; 2-0: Jésica Martínez, min. 75; 2-1: Nerea Eizagirre, min. 85; 2-2: Gabriela Garcia, min.92.

Epailea: Elisabeth Calvo. Etxeko taldeko Jessica Martínez, Silvia Meseguer eta Cristian Toro entrenatzailea zein Vanegas zigortu ditu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!