Realak garaipenaren bidea berreskuratu du Zubietan UD Granadilla mendean hartuta, Ceciliak partidako azken txanpan egindako gol bati esker.
Lehen zatian kanpokak txuri-urdinak baino hobeto ibili dira. Hasi eta gutxira, Mª Josek izan du aukerarik onena, area kanpotik egindako jaurtiketa bati esker. Gipuzkoarrak geldikako jokaldietan saiatu dira, eta gertu izan du Nuriak gola korner batean, baina desbideratuta joan da errematea. Guza gutxi lehen berrogeita bost minutu hauetan.
Hobeto egon da Reala bigarren zatian, kanariarrek baino martxa bat gehiagorekin. Garaipena lortu beharrak premiatzen zuen, baina aukerak ez ziren iristen. Aukerarik onena berriro ere geldikako jokaldi batean iritsi da eta Nuria protagonista izanda, baina falta jaurtiketa langaren gainetik joan da. Eta markagailua ez zela mugituko zirudienean, Cardonak eskuinetik egindako jokaldi bikain baten bidez Ceciliak, buruz, gola lortu du erdiraketa horren ostean, txuri-urdinei urrezko hiru puntu emateko.
Azken bi astetan emaitzak ez dira alde egon, eta horregatik gaurko garaipena garrantzitsuena zen. Horrela, seigarren postu eroso batean kokatzen dira gipuzkoarrak. Datorren astean Atletico Madrid bigarren sailkatuari egingo diote bisita.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Quiñones, Iraia (Etxezarreta, min. 90), Tejada, N. Mendoza, Lucia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona, N. Eizagirre (Mirari, min. 59), Manu (Cecilia, min. 72), Palacios (Maddi, min. 72).
UD Granadilla: Aline Creis, Pleuler (Coco, min. 90), Jujuba, Llamas, Prieto, Pisco, Allegra (Borini, min. 73), Mª Jose (Aleksandra, min. 83), Estella, Doblado (Paola, min. 87), Gavira.
Gola: 1-0: Cecilia, min. 87
Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko L. Baños eta Iraiari eta kanpoko Dobladori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin