IKUSI GUREKIN: LARUNBATEAN 19:30ETIK AURRERA

Urrun egongo gara, baina elkarrekin biziko dugu

Urrun, baina elkarrekin. Horixe esan nahi du 'Gurekin'-ek. Zugandik hurbil sentitzea bananduta egon behar dugun unean. Gero futbolak erabakiko du, baina bitartean dibertitu eta azkazalak jan nahi ditugu zurekin. Finalaren aurretik, bitartean eta ondoren 

Horregatik, datorren larunbatean beste plan bat eskainiko dizugu partida historiko hau telebistan bizi dugun bitartean zurekin egoteko. 19: 30etik aurrera 'Ikusi Gurekin' saio berezia eskainiko dugu Youtuben, Twitchen eta Facebooken. 

Streaming bidezko emanaldi honek familia txuri urdina gehien hunkitzen gaituzten bi eszenatokiak konbinatuko ditu. Alde batetik, Reale Arenatik egingo dugu bat eta, jakina, La Cartuja estadioan izango gara bertan gertatzen den guztiaren berri emateko. 

Gau handi honetan, nola ez, familia txuri urdin handi bat behar genuen. Eta horixe aurkituko duzu 'Ikusi Gurekin' saioan. Realarekin historia egin duten bi gazte, Carlos Martinez eta Iraia Iparragirre, eta aski ezaguna den realzale amorratua, Gorka Otxoa aktorea. 

Xabi Perez kazetariak lagunduta, 'Txarli'k eta Iraiak Reale Arenatik biziko dute finala eta Gorkak, berriz, La Cartuja estadiotik gozatuko -eta sufrituko- du Nerea Zusberro kazetariarekin batera. Gonbidatu handiak eta protagonista asko hitzordu historiko hau elkarrekin bizitzeko. 

Futbola bakarrik ez 

'Ikusi Gurekin' saioan ez da futbolaz bakarrik hitz egingo. Telebistan ikusiko ez duzuna erakutsiko dizugu. Elkarrizketak eta zuzeneko musika, irudi esklusiboak, bideo-deiak, zaleentzako livechat-a, estatistikak, lehiaketak, jolasak, opariak eta sorpresak... plan ezin hobea familientzat eta zure beste familia handia ere gertuago sentitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!