Ustekabe polita Donostiako Ospitalean

Ordezkaritza txuri-urdin batek atzo arratsaldean Donostia Hospitaleko Pediatria eta Onkologia sailak bisitatu zituen. Real Sociedad Fundazioak, Irrien Lagunak Gizartegintzak eta Aspanogi-k (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea), gure fundazioaren laguntzaileak, antolatutako bisita honetan, Nekane Soria kontseilaria, David Zurutuza eta Bruma lehen taldeko jokalariek, Paola Soldevila eta Iraia Iparragirre emakumezkoen taldeko jokalariek, Irrien Lagunak eta Aspanogi-ko kideekin batera, arratsalde atsegina pasa zuten bertan ingresaturik dauden umeekin. Bisita hau pasa den otsailaren 15ean ospatu zen Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean sartzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!