Ustekabea ematetik gertu Sanse Rayo Majadahondaren aurka (3-3)

Jardunaldiko ustekabea ematetik gertu egon da Sanse hiruna berdindu eta gero Rayo Madahondaren aurka gaur goizean Las Rozaseko Futbolaren Hirian jokatu den partidan. Huts eta hiru ipini eta gero lehen orduan, etxekoek berdinketa lortu dute ordu laurden batean talde txuri-urdina puntu bakarrekin utziaz. Irteera zaila zen gipuzkoarrena. Liderra aurrean izan arren, Imanol Alguacilen mutilek pertsonalitatea erakutsi dute eta nagusitasunarekin dominatu dute lehen zatia. Baloiaren jabetza bereganatuz eta Rayori jokatzen utzi gabe, aukera garbiak izan dituzte txuri-urdinek abantaila lortzeko. Horietako batean, Bautistak sarera bidali du Merquelanzen erdiraketa bat. Dinamika ez da aldatu bigarren zatian. Zubietakoek kontrola mantendu egin dute eta arriskuarekin iritsi dira Sanchoren atera. Kevin Rodriguesen erdiraketa on batean Bautistak lortu du bigarrena eta handik bost minutura, Zubeldiak huts eta hirukoa sartu du falta batean. Area barruko nahaste baten ondoren bere atean sartu du baloia Bautistak 60. minutuan. Etxekoek lehenaren inertzia hartu eta hamar minutuan bi gol gehiago eskuratu dituzte baloi geldiko jokaldi pare batean. Partidaren azken minutuetan puntua mantentzea lortu dute txuri-urdinek. Bigarren multzo parekatu batean, Sanse hamaseigarren kokatzen da 7 punturekin. Hurrengo asteburuan, eta hirugarren jardunaldiz jarraian, txuri-urdinek lider den CD Toledoren aurka jokatuko dute Zubietan. Fitxa teknikoa:CF Rayo Majadahonda: Sancho, Nuñez (Valverde, min. 46), Cidoncha, Oliva, Alves, Castro, Fidalgo (Romero, min. 63), Asencio, Moreno, Portilla (De Frutos, min. 89), Muñoz. Sanse: Giralt, Ibarbia (Le Normand, min. 83), Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Sanz, Olaizola (Calvillo, min. 69), Sangalli (Guevara, min. 75), Merquelanz, Bautista. Golak: 0-1: Bautista, min. 34; 0-2: Bautista, min. 50; 0-3: Zubeldia, min. 55; 1-3: Bautista (p.p), min. 60; 2-3: Portilla, min. 65; 3-3: Castro, min. 71. Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Castro, Cidoncha, Nuñez, Valverde eta Morenori, eta kanpoko Sanz, Olaizola, Lapeña eta Zubeldiari. Imanol Alguacil pozik agertu da “taldeak lehen orduan erakutsi duen pertsonalitatearengatik”, baina “pena bat da hiru puntuak lortu ez izana egindako lanaren ondoren”. “Beraiek lehen gola partidaren gakoa izan da, indarra eman die berdinketaren bila joateko”, adierazi du entrenatzaileak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!