Valenciari bisita egiteko deialdia (igandea, 12:00)

Vídeo

Realeko nesken taldeak irteera zorrotz bat izango du Liga Iberdrolako hamalaugarren jardunaldian. Txuri-urdinek, sailkapenean laugarren kokatzen den Valencia CF-i egingo diote bisita igandean 12etatik aurrera. 

Denboraldiko momentu onenean iristen dira Igor San Miguelen neskak. Puntu bat gehitu ondoren Athletic Cluben aurka eta garaipen sendo bat lortu eta gero asteartean Oiartzunen aurka, gipuzkoarrek denboraldi hasiera zaila ahaztu nahi izango dute 2016ko azken partida ofiziala irabazita.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Iraia, N. Sanchez, N. Mendoza, Soldevila, L. Baños, Ramajo, Etxezarreta, Itxaso, Chini, Cirauqui, N. Eizagirre, Leyre F., Beristaín, Manu, Nahikari eta Aintzane. Gaste eta Titay baja mediakoa dira, eta M. Zelaia erabaki teknikoagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!