2002ko urriak 6. Anoeta, Real Sociedad-Valladolid. Sander Westerveld atezainak luze atera eta, inork jo gabe, baloia Nihatengana iristen da, gol handia sartuz. Bi ukitu eta gol. Bideoan ikusi daitekeen bezala, hau da gure Facebook orrialdean publikatu genuen lehiaketaren erantzuna. Bigarren lehiaketa hau Viuing-ekin sinatutako akordioaren ostean egin da eta harrera oso ona izan du. Astearte eta atzo bitartean, zale askok lehiaketan parte hartu dute eta asmatu egin dute zer gertatzen den bideoan. Asmatzaile guztien artean zozketa bat egin da eta David Mateos de Jesus izan da irabazlea. Promozio berezia Anoetan jokatuko diren ligako datorren lau jardunaldietan, zale guztiek VIU gailu berria 39,90 euroko prezioarekin erosteko aukera izango dute eta aurikularrak eta kargatzeko USB kable bat doan eramango dituzte. Promozioa datorren larunbat honetatik aurrera eskuragarri egongo da Anoetan kokatzen den Viuing-eko salmenta puntuan eta Viuing-en online dendan. Real Betisen aurkako partidan lortutako arrakastaren ostean, zaleek haien VIU gailua lortzeko aukera izango dute Anoetan jokatzen diren neurketa guztietan. VIU ordenagailu eramangarri baten pantaila bat bezala funtzionatzen du eta honetatik partida oso baten emankizuna ikusi eta entzun ahal izango da, zehaztasun eta informazio guztiarekin zuzenean. Partidan zehar gertatzen den guztia ikertzeko aukera izango duzu.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!