Atzo arratsaldean, “WE ARE REAL BOISE” erreportaia aurkeztu zen Keler Espazioan.
Proiekzioa hasi baino lehen, Zuhaitz Gurrutxaga, zuzendari eta protagonistak, ekitaldi honetarako espresuki prestatutako monologo berezia eskaini zuen.
Erreportaiaren bitartez, Boiseko euskal komunitatea ezagutzeaz gain, Ipar Amerikako Realaren lehen peñaren inaugurazioa ere ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren lagunek, Txuriurdin Amerikanuak peñarena hain zuzen ere. Hainbat bisita eta ekintzen bitartez, Zuhaitz Gurrutxaga eta Xabi Prieto protagonistek, Boiseko kultura eta tradizioak gerturatu zizkieten bertaratu ziren haiei.
Ekintza hauen guztien bitartez, Realak nazioartean duen presentzia sustatzen jarraitzeko apustua egin du. Eta azkenik, klubak Boiserekin eta Euskal diasporarekin duen harremana sendotzen jarraitzeko asmoa adierazi du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin