Sanse Real Unionen aurka erori da gaur goizean Zubietan, txuri-urdinak ia denbora guztian atzetik ibili diren partidan.
Irundarrak hobeto sartu dira partidara eta gola berehala iritsi da. Capeletek, area ertzetik egindako ezkerkada batekin, partidako gol bakarra lortu du. Hortik aurrera, etxekoak partidaren jabe egin dira eta bi aukera handi izan dituzte Navarroren bitartez norgehiagoka berdintzeko, baina ez dute asmatu. Irundarrek ere aldeak handitzeko aukera izan dute kontraeraso batean, baina Madrazoren errematea desbideratuta joan da atsedenaldia baino lehen.
Txuri-urdinek bigarren denboran saiatzen jarraitu dute, gero eta arrisku gehiagorekin. Alkain, jaurtiketa indartsu batekin, partida berdintzeko zorian egon da, baina atezainak saihestu egin du. Eta hurrengo jokaldian, Galanek ia kanpokoen bigarrena sartu du langarekin topatu ostean amaieratik ordu erdira. Irundarrek hamar jokalarirekin jokatu dute azken hogei minutuetan, eta denbora horretan asko estutu dute txuri-urdinek, baina ez dute asmatu. Pena bat. Derbiak xehetasun txikiengatik ihes egin du.
Gure filialaren bigarren porrota jarraian, azpitaldearen hirugarren postuan jartzen duena. Datorren astean Arenas Club bisitatuko du.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ruiz-Zeberio, Aldasoro, Petxarroman, Ezkurdia, Recio (Galarreta, min. 80), Olasagasti (Aguirre, min. 69), Veiga, Alkain (Aranzabe, min. 80), Navarro, Martin (Garrido, min. 56) eta Lobete (Martinez Losa, min. 80).
Real Union: Irazustabarrena, Perez, Quijera, Senar, Beobide, Capelete (Viguera, min. 81), Temenuzhkov (Rivera, min. 63), Galan (Elosegui, min. 81), Donoso (Madrazo, min. 16), Rivero eta Lucbert.
Gola: 0-1: Capelete, min. 8
Epailea: Latorre Gracia. Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagasti, Petxarroman eta Aldasorori eta kanpoko Beobide eta Temenuzhkovi. Kanpoko Madrazori txartel hori bikoitza erakutsi dio (Rivera, min. 74).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin