Sanse 1-1 CD Alcoyano

Zapore gazi-gozoa

Vídeo

Gure lehen filialak 1-1 berdindu du CD Alcoyanoren aurka, txuri-urdinek izan dituzten aukera ugarien ondoren. 90 minututan nagusi izan dira eta aurkariak partida berdintzeko izan duen aukera bakarrenetakoa aprobetxatu du.

Partida gogor hasi du Sansek, Marinek lehen zatia ekin eta berehala egindako jokaldi bikainarekin. Carbonellekin ikutu du zelaia luzatzeko, eta honek erdiratu egin du, baina baloiak langaren ondotik urrundu da. Marinek 9. minutuan ateratako korner batean islatu dute etxekoek hasiera bikaina, Kortajarenak aurkariaren aldaratze txarraz baliatu da ate aurrean errematea egin eta partidako lehen gola sartzeko. Oiartzuarraren bigarren gola jarraian azken bi partidetan. Baina Alicanteko taldeak erantzun ona eman dio golari, eta Fernandezek erdiratutako aldeko korner batean, Raulek eroso errematatu du buruarekin, baina Marrerok esku bikaina atera du baloia urruntzeko. Sansek baloia menderatuta eduki nahi izan du une oro, eta horrela erakutsi du jabetza luzeak eginez eta zelaiko lerro ezberdinen artean konbinatuz. Eta lehen zatia txuri-urdinen eraso batekin amaitu da, faltak asko eta aukera haundirik eduki ez dituen lehen 45 minutuak. 

Bigarren zatia lehenengoaren oso antzera hasi da, 1. minututik ate bila ibili den Sanse batekin. Oraingoan Kortajarena izan da atea probatu duena area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, baina Alcoyanoko atezainak kanpora bidali du baloia. Martonek ere golaren bila jo du, baina oso desbideratuta joan da jaurtiketa. Magunazelaia ere oso parte hartzailea izan da bigarren zati honetan, eta taldearen erasoko jokaldi batean, bizkarrez jaso ahal izan du baloia, eta erregate on baten ondoren, Martoni filtratu dio baloia, baina aurkariaren defentsak ondo gelditu du aukera. Bigarren zatiko jokaldi argiena Agirrek eraiki eta bukatu du, aurkarien erdiko atzelariei abiaduraz irabazita, baina baloia zutoinetik urratuz desbideratu da. Eta txuri-urdinak nagusi izan ondoren bigarren zati osoan zehar, kanpokoek 86. minutuan partida berdintzeko izan duten aukera bakarra aprobetxatu dute 1-1ekoa jartzeko. Eta partida etxekoen eraso batekin amaitu da.

Berdinketarekin amaitu da partida, Sansek partidaren gehiengoan erakutsi duen nagusitasunaren ondorioz eskasa ematen duen puntua, baina garrantzitsuena puntuak batzen jarraitzea dutela da. Datorren astean Bartzelonara bidaiatuko dute Cornellaren aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Carbonell (Gabilondo, 77. min.), Arambarri (kap.), Cantero, Glez. de Zárate (Martín, 85. min.), Ezkurdia, Gorrotxategi, Kortajarena (Olasagasti, 60. min.), Magunazelaia, Marín (Garrido, 60. min.) y Martón (Agirre, 77. min.). 

CD Alcoyano: Bañuz, Castellano (Armental, 81. min.), Ferriz, Raúl (kap.), Varela, Juanan, Miranda Conejero, 81. min.), Alcaina, Fernández (Pedro, 63. min.), Sáiz (Montava, 71. min.) eta Rubio (Revert, 71. min.). 

Golak: 1-0: Kortajarena, 9. min. ; 1-1: Alcaina, 86. min.

Epailea: Usón Rosel. Etxeko Glez. de Zárate eta Kortajarenari eta kanpoko Rubio, Ferriz, Montava eta Raúli atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!