Gure emakumezkoen bigarren taldeak bana berdindu du Atletico Madril C-ren aurka Zubietan.
Txuri urdinek ez dute partida ahalik eta modurik hoberenean hasi. Neurketa hasi eta bost minutura, Merinok, area ertzeko jaurtiketa sendo baten bitartez, markagailua estreinatzea lortu du talde madrildarraren alde. Une horretatik aurrera, donostiarrek neurketaren kontrola bereganatu dute eta berdinketaren gola laster iritsi da. Jokoaren ordu erdia bete eta gutxira, Aramburuk, taldeko jokaldi on baten ondoren, aurkarien atzelarien nahasmen momentu batez baliatu da baloia ate barrura bidaltzeko. Atsedenaldiaren ostean, partida erritmo biziarekin hasi da berriro, eta nahiz eta bigarren zati osoan zehar bi taldeek markagailuan aurrea hartzeko hainbat aukera izan dituzten, inork ez du emaitza mugitzea lortu amaierarako.
Berdinketa txuri urdinen ligako bosgarren neurketan. Datorren astean hiru puntu lortzen saiatuko dira Club Sportiu Europaren aurka Bartzelonan.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Arrula, El Amiraui (Zunzunegi, min. 85), Solozabal, Azpirotz, Santana, Etxebeste, Egiguren (Arruabarrena, min. 85), Lezeta (Aranburu, min. 81), Agirrezabala (Losada, min 65), Chacón eta Aramburu (Isasismendi, min 65).
Atletico de Madrid C: Gonzalez, Aparicio (Rodriguez, min. 80), Alonso, Sanchez, Calcerrada Del Olmo, Martin, Blazquez (De Sousa, min 46), Carrasco (Gomez, min 77), Cano (De Sias, min 60), Merino eta Gomez Garcia (Rodriguez Lopez, min 89).
Goles: 1-0: Merino, min 5. 1-1: Aramburu, min 30.
Epailea: Garayalde Puras. Etxeko Chacon zigortu du.