Zazpi txuri-urdin, bere selekzioekin

Zazpi jokalari txuri-urdin bere selekzioekin izango dira datozen egunetan. Iñigo Martinez, Carlos Vela, Gero Rulli eta Mikel Oyarzabal, eta Sanseko Kevin Rodrigues, bere selekzioekin partida garrantzitsuak izango dituzte. Bestalde, Nahikari Garcia eta Mariasun Quiñones Papua Nueva Guinean dira non hilaren 13tik abenduaren 3ra 20 urtez azpiko Mundiala jokatuko duten. Iñigo Martinezek espainiar selekzioarekin jokatuko du hilaren 12an Granadan Mazedoniaren aurka, partida 2018ko Mundialaren sailkapenerako balekoa da. Hiru egunetara, Julen Lopeteguik zuzendutakoek lagunarteko bat izango dute Londresen Ingalaterraren aurka. Carlos Velak Mundialerako sailkapeneko bi partida izango ditu. Mexikok Estatu Batuaken aurka jokatuko du Columbusen 11ean eta Panamara bidaiatuko du 15ean etxekoei bisita egiteko. Gero Rulli, bere deialdia orain dela bi aste ezagutu zena, Argentinaren parte izango da Brasileri bisita egin eta Kolonbia hartzeko. Neurketak azaroaren 10 eta 15ean jokatuko dira hurrenez hurren. Rusian jokatuko den Mundialerako sailkapenerako baliozkoak izango dira bi partidak. Oyarzabal, 21 urtez azpiko taldearekin Mikel Oyarzabal 21 urtez azpiko selekziora batuko da datozen ordutan. Beste taldekide baten lesioagatik, harrobi txuri-urdineko jokalariak Albert Celadesek zuzenduriko taldera batuko da Austriaren aurka jokatu beharreko play-off erabakigarrirako. Hilaren 1 eta 15ean jokatuko dira neurketak St Polten eta Albaceten, hurrenez hurren. Kanporaketa honen irabazleak Poloniako 2017ko Europako Txapelketarako txartela lortuko du. Bestalde, Kevin Rodriguesen 21 urtez azpiko Portugalekin estreinatuko da. Txuri-urdinak, herritartasun bikoitzarekin (frantziarra eta portugaldarra), debuta egingo du Poloniako 2017ko Europeorako prestakuntzarako balioko duten bi lagunartekotan. Lehena hilaren 11ean jokatuko du Setubalen Txekiar Errepublikaren aurka eta, ondoren hilaren 15ean, Holandako Doetinchem hirian ‘orange’ taldearen aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!