REAL SOCIEDAD 1-1 REAL BETIS

Ze gertu!

Vídeo

Realak bana berdindu du gaur goizean Zubietan Real Betisen aurkako neurketan. Txuri-urdinek beste puntu bat gehitzen dute eta Errege Koparako sailkapenera gerturatzen ari dira.

Etxekoak hobeto sartu dira partidan. Hiru aukera oso argi eduki dituzte markagailuan aurreratzeko. Lehenengoa Zornozaren jaurtiketa baten ondoren iritsi da, gutxigatik kanporuntz joan dena. Hurrengo jokaldian Beristainek gertu izan du gola, baina bere ezkerkada desbideratuta joan da. Aukerarik onena hamabostgarren minutuan iritsi da, Beak baloia zutoinera bidali duenean. Kanpokoen lehenengo jokaldi arriskutsuan gola ailegatu da. Bea Parrak sartu du txuri-urdinen atzelariei aurreratu eta gero. Priscilak bigarrena egiteko aukera izan du hortik gutxira. Realak aukera dexente sortu ditu gola eskuratzeko baina momentuz Real Betisek lortu du helburu hori.

Gonzalo Arconadaren neskei kosta egin zaie lehenengo zatiko erritmoa mantentzea. Golak mina egin die. Baina azkeneko minutuak geratzen diren eta hor moldatzen dira hobekien gipuzkoarrak. Virgyk bigarrena egiteko aukera argia izan du hogei minuturen faltan, baina Mariasunen geldiketa bikain batek saihestu du. Hurrengo minutuan Nerea Eizagirre zelairatu da eta ikutu duen lehenengo baloia barrura joan da. Azkeneko ordu laurdenean Reala nagusi izan da. Bi aukera oso argi izan dituzte azkeneko minutuan, lehenengoa buruz eta bigarrena jaurtiketa batekin, baina baloia ez da atean sartu.

Realak beste puntu bat gehitzen du horrela bolada positibo honekin jarraituz. Bost jaurdunaldi jarraian porrota ezagutu gabe. Bi aste barru Sevilla FC-ren aurka jokatuko dugu etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Iraia, N. Mendoza, Gaste (N. Eizagirre, min. 70), L. Baños (Etxezarreta, min. 83), Chini (Manu, min. 63), Bea, Beristain (Itxaso, min. 63), Zornoza, Nahikari.

Real Betis: Miriam, Ana, Clau, Rocío, Nana, Irene (Rosa, min. 64), Marta Perez, Laura, Priscila (Virgy, min. 64), Paula (Yiyi, min. 74), Bea Parra (Andrea, min. 87).

Golak: 0-1: Bea Parra, min. 24; 1-1: N. Eizagirre, min. 71
Epailea:
Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Iraiari eta kanpoko Anari. Etxeko Gonzalo Arconada entrenatzailea kanporatu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!