REAL SOCIEDAD 2-0 GRANADA CF

Zehaztasunez

Vídeo

Realak Granada menderatu du arratsalde honetan, gipuzkoarrak andaluziarrak baino gehiago izan diren norgehiagokan. Oyarzabalen eta Rafaelen golek Europako postuetan jarraitzeko hiru puntu on eman dizkiete txuri-urdinei.

Realak agintzen hasi du partida Isak oso aktiboarekin, eta, abiaduran joan den jokaldi batean, oso gertu izan du gola. Bere paseak ez ditu Oyarzabal eta Januzaj aurkitu, gol ahoan zain baitzeuden. Kanpokoek ere bi aukera on izan dituzte, baina Remiro inspiratu bati esker, ez dute gola sartu. Duarteren esku batek area barruan, epaileak penalti gisa zigortuta, txuri-urdinen lehen gola ekarri du. Oyarzabalek Maximiano gainditu du, nahiz eta atezainak aurrelariaren mugimendua asmatu duen arren. Lehen zatiko azken minutuetan Imanolen mutilek errenta handitzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute area barruan asmatu.

Bigarren zatian, donostiarrak behin eta berriz iritsi dira Maximianoraino, baina ezin izan dute aurrera egin. Asko barkatu du etxeko taldeak, gehiegi. Bigarren zatiko ordu erdira, Rafael sartu berriak bigarrena sartu du, Oyarzabalen erdiraketa bat hurbiletik errematatuta. Granadak, noizbehinkako jokalditan, bere desabantaila murrizten eta gola sartzen saiatu da, baina txuri urdinak sendo agertu dira.

Garaipen horri esker, txuri-urdinek sendotasunez eutsi ahal izango dute goiko postuetan. Orain, pasaportea hartu eta Alemaniara bidaiatzera. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen (Zaldua, min.83), Zubimendi, Merino, Silva (Rafael, min.67), Januzaj (Portu, min.67), Oyarzabal (kap) (Pacheco, min.83) eta Isak (Sorloth, min.83).

Granada CF: Maximiano, Quini (kap), Duarte, Torrente, Escudero, Gonalons (Montoro, min.72), Milla (Petrovic, min.63), Uzuni (Antonio Puertas, min.63), Arezo (Molina, min.72), Collado (Rochina, min.72) eta Luis Suarez.

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.37. 2-0: Rafael, min.74)

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die kanpoko Escudero eta Uzuniri.

Asistentzia: 29.847 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!