Auto lasterketa bat Reale Arenan? Igandeko partidaren atsedenaldian, Reale Arena II Sari Nagusia ospatuko da. Realzale App-aren bidez eta Playeron engagement plataformari esker aktibatuko dugun joko bitxi honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Estadioko lau harmailen arteko lehia dibertigarria VASA Volkswagenen laguntzarekin.
Nola hartuko dut parte?
Erraza izango da. Lehenik eta behin, Realzale App-a deskargatu beharko duzu. Horrela, atsedenaldian jakinarazpen bat jaso ahal izango duzu zure mugikorrean jokoan sartzeko. Zure emaila erregistratutakoan, zure harmailari dagokion autoa aukeratu beharko duzu. Eta hortik aurrera, zure mugikorraren azeleragailua sakatu besterik ez duzu egin beharko bideomarkagailuan lasterketa ematen den bitartean. Zure harmailan zenbat eta azkarrago sakatu azeleratzeko botoia, orduan eta abiadura handiagoa izango du zure autoak eta sari handia eramateko aukera gehiago izango duzu.
Asteburu bat auto elektriko batekin, kamiseta sinatu batekin eta Premium Esperientzia batekin
Lasterketa irabazi duen tribunan parte hartzen duten pertsona guztien artean asteburu bat auto elektriko batekin (ikusi oinarri arautzaileak), Realaren kamiseta bat eta Premium Tunnel esperientzia bat Real Sociedad-Granadarako (otsailaren 12-13ko asteburua) zozketatuko dira. Jantzi gerrikoa eta prestatu zaitez II. Reale Arena Sari Nagusirako!
Kontsultatu hemen oinarri arautzaileak
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin