Zein izan da gure nesken gol onena Zubietan?

Vídeo
Realeko emakumezkoen taldeak liga bosgarren postuan amaitu zuen, bere historiako sailkapen onena lortuz. Denboraldian zehar, talde txuri-urdinak ligan 50 gol sartu ditu, hauetatik 28 Zubietan izan dira. Gipuzkoarrek burutu duten denboraldi bikaina ospatzeko, Real Sociedad TV-ak neskek etxean sartu dituzten gol guztiak bildu ditu, zaleek zuen gol onena aukeratu dezazuen Twitter sare sozialean #NeskenGola hashtag-aren bidez (boto bakarra pertsona bakoitzeko). Zuen botoa emateko epea zabalik dago eta datorren asteazkenean itxiko da. Boto gehien lortzen dituen gola bozkatu duten jarraitzaileen artean, emakumezkoen taldeko kamiseta bat sinaturik zozketatuko da. Irabazlea datorren ostegunean, hilak 23, ezagutzera emango da. Bideoa ikus ezazu eta zure gol onena aukeratu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!