REAL SOCIEDAD 3-0 ATHLETIC CLUB

Zein polita den irabaztea

Vídeo

Derbia etxean geratu da berriro. Realak, bikain jokatuta, Athletic hartu du mendean, eta Le Normand, Take eta Oyarzabalen golek hiru puntuak eman dizkiote Reale Arena bete duten 38.000 zaleei.

Derbia oso derbian hasi da. Bizia, lehiatua, baina goian argitasunik gabea. Reala zertxobait hobea izanez eta Athletic ondo defendatzen. Horrela, ordu erdian markagailua ireki da. Jokoa hasi eta ordu erdira, Braisen korner jaurtiketa batek area barruan baloi bat bertan utzi du, eta Le Normandek, killer onena balitz bezala, barrura bidali du bolea indartsu batekin. Berehala Athleticek berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du, baina Iñaki Williamsek ez du asmatu anaiaren zerbitzu arriskutsua ate barrura bultzatzen. Golaren jokaldia eta hau izan dira lehen zatiko gauzarik nabarmenenak.

Bigarren zatiaren hasieran banakoa izan zitekeenetik bi eta huts irabazten joan gara. Realaren atzealdearen zalantza baten ondoren, Iñaki Williamsek berdinketa izan du jaurtiketa gurutzatu batean, eta gutxigatik kanpora joan da. Hurrengoan, eraso txuri-urdinak ondo neurtutako jokaldi batean, Kubok bigarren gola egin du Unai Simon azpitik gaindituz. Bi eta huts, eraginkortasun-kontuagatik. Bi aukera talde bakoitzarentzat, bi gol donostiar. Partida aurrera joan da Zubimendiren pase batekin Oyarzabal bakarrik geratu denean Simonen aurrean; honek ez du barkatu eta hirugarrena sartu du. Hor hautsi da partida eta lehoiek ez dute erreakzionatzeko gaitasunik izan.

Garaipena Imanolen mutilentzat goranzko bidean. Zein polita den derbi bat irabaztea. Gehiagoren bila. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro Traoré, Zubeldia, Le Normand (Pacheco, min.61), Tierney (Aihen, min.25), Zubimendi, Merino (kap)(Turrientes, min.81), Brais Méndez, Barrene (Oyarzabal, min.61), Take y Sadiq (André Silva, min.61).

Athletic Club: Unai Simón, De Marcos, Vivian (Paredes, min.76) Yeray, Yuri, Dani García, Ander Herrera (Prados, min.71), Muniain (Raúl García, min.71), Iñaki Williams, Nico Williams (Berenguer, min.64) eta Guruzeta (Villalibre, min.46).

Golak: 1-0: Le Normand, min.30. 2-0: Take, min.48. 3-0: Oyarzabal, min.66.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino eta Zubeldiari eta kanpoko Herrera eta Viviani.

Asistentzia: 38.229 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!