Datozen egunetan, edukiera handitzen denean, Reale Arenako bideomarkagailuek gero eta protagonismo handiagoa hartuko dute partida egunetan, eta gure bazkideekiko entretenimendu eta interakzio iturri ere izango dira.
Gaurko derbia dela eta, porra bat aktibatu dugu proba gisa. Oraingo honetan parte hartu dezakezu partidaren zain egon beharrik gabe. Argitalpen honen buruan dagoen estekan sartu eta lehen zatian Sansek zenbat gol sartuko dituen asmatu besterik ez duzu egin behar.
Sanseko jokalariek sinatutako kamiseta baten zozketa
Asmatzen dutenen artean Sanseko futbolariek sinatutako kamiseta ofizial bat zozketatuko da. Parte-hartzea, partidaren hasieran itxiko da. Parte-hartzaileek egindako iragarpen horien emaitzak bideomarkagailuetan islatuko dira atsedenaldian.

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin