Reala igande honetan itzuliko da txapelketara, bi asteko etenaldiaren ostean. Txuri urdinek FC Barcelona hartuko dute Zubietan, Liga, Kopa eta Championseko txapelduna. Europako talderik onena aurkari bezala denboraldiko azken-aurreko jardunaldian, helburua laugarren postuari eustea izanik, gure emakumezkoen taldearen historian sailkapen onena lortzea ekarriko lukeena. Donostiarrek kolpe gogorra jaso zuten Madrilen duela hamabost egun huts eta biko emaitzari etekinik ez atera ostean, baina hori atzean utzi eta ikasturtea ahalik eta ondoen itxi behar da. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da LaLigaSportsTVren bidez. Dena ematera. Zergatik ez? Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin