1981-82 denboraldian Realak Liga txapeldun atera zen bigarrengoz Atotxako azken neurketan Athletic Club gaindituz 2-1. Horrela, Europako Kopan beste behin parte hartzeko aukera irabazi zuen.
Beldur zen Reala, lehen zozketan faboritoren baten aurka gurutzatzeko aukera baitzuen , baina zortea izan zuen eta Islandiako Vikingur taldearen aurka jokatu zuen.
Islandiako futbol maila baxua zela eta, Reala faborito argia zen nahiz eta arerioa fisikoki hobeto iritsiko zen. Joaneko partidan, Rejkyavicen jokatua, Realak ez zuen partida ona egin baina kanporaketa bideratua utzi zuen Satrusteguiren gol batekin.
Itzuleko partida islandiarren gol azkar batekin hasi zen lehen minutuan eta Uralderen berdinketarekin handik beste minutu batera. Uralderen beste bi golek eta Satrusteguirenak abantaila handitu zuten kanporaketa erabakita utziz, nahiz eta islandiarrek bigarren gola egin hogei minutu falta zirela.
Bigarren errondako zozketak Europako futboleko historiko batekin gurutzatu zuen Reala: Glasgowko Celtic. Eskoziarrek Ajax kanporatu zuten lehen kanporaketan.
Joaneko Atotxan jokatu zen urriaren 20ean, eta eskoziarrek partidaren zati handi bat kontrolpean izan zuten arren, Reala eraginkorragoa izan zen eta errenta bikaina lortu zuen Satrustegui eta Uralderen golekin partidaren azken ordu laurdenean.
Errenta ona zen arren, Realak ez zuen erlaxaziorik nahi, Celtic oso arerio gogorra baitzen bere etxean, 60.000 zaleren bultzada izanik Celtic Parken.
Hala ere, Reala ez zen kokildu eta bere joko onena atera zuen. Uraldek buruz eginiko gol ederra, 25.minutuan, ia erabakirik utzi zuen kanporaketa, eskoziarrek lau gol behar baitzituzten sailkapena lortzeko.
Cleticek bere izpirutu guztia atera zuen. Berdinketa atsedenaldia iristear zegoela lortu zuen McLeoden gol bati esker, eta partida amaitzear zela, jokalari berak garaipena eman zien etxekoei. Anekdota bezala, nahiz eta ez zuen jokatu, Celticek lerroetan David Moyes zegoen, urteak pasa eta gero Realeko entrenatzaile izandakoa.
Final laurdenetan Reala Sporting Club Lisboarekin gurutzatu zen. Portugaleko txapeldunak Dinamo de Zagreb eta CSKA Sofia gainditu zituen aurreko kanporaketetan.
Joanekoa Lisboan jokatu zen martxoaren 2an. Realak partida kontrolpean izan zuen baina erasoan indarra falta izan zitzaion. Hutsna amaitu behar zela zirudienean, Litok garaipena eman zien lisboarrei bi minutu falta zirela neurketa amaitzeko.
Itzuleko partida martxoaren 16an jokoatu zen, eta Realak Europan jokatutako neurketa onenetarikoa izan zen. Txuri-urdinak, gainezka zegoen Atotxa batean, golaren bila joan ziren lehen minututik, baina Sporting, defensa lan bikainarekin, ondo eutsi zuen 41.minuturarte. Orduan, Lopez Ufartek ateratako falta Larrañagak errematatu zue Meszaros atezaina gaindituz.
Bigarren zatian Reala hobeto aritu zen aukera ugari sortuz. Hogei minutu faltan Zamoraren jokaldi on bat Bakerork errematatu zuen golera. Realak buelta emn zion kanporaketari baina amaiera arte sufritu behar izan zuen. Hala ere, atea hutsean mantentzea lortu zuen eta, hisotrian lehen aldiz, Europako finalerdietarako sailkatu zen.
Zuricheko bonboan Hamburgo, Juventus eta Widzew Lodz zeuden. Hamburgo suertatu zen, bere lerroetan Kaltz, Rolff, Jakobs, Magath edo Hrubesch zeudela. Hamburgk Dinamo Berlin, Olympiakos eta Dinamo de Kiev gainditu zituen.
1983ko apirilaren 6an Atotxak bere historiako partida garrantzitsuenetako bat jaso zuen. Armailak gainezka zeudela eta telebistako kamarak lekuko zirela, Realak Europako bere historia motzeko partida garrantzitsuena zuen aurretik.
Alemaniarrek hasieratik bere indarra erakutsi zuten eta nagusi izan ziren partidaren zati handi batean. Rolff-ek aurretik jarri zuen Hamburgo Hutwig-en erdiraketa bat errematatuz, eta ondoren, Hrubesch gertu egon zen bigarrena buruz egitetik. Baloia zutoinera joan zen. Realak partida orekatzea lortu zuen eta Gajateren golak saria eman zion. Kanporaketa irekia joan zen Alemaniara.
Hamburgora Reala baikortasunez joan zen alemaniarrek finalean besterik pentsatzen ez zutelarik. Juventus izango zen arerio. Realaren aurkako partida tramite hutsa zirudien, Atotxako neurketan nagusi izan baitziren jokoz.
Reala Volksparkstadionera idei argiekin atera zen, etxekoei eutsi eta kontraerasora ateratzeko asmoz. Lehen zatian Hanburgo nagusi izan zen, baina aukera argirik eduki gabe. Atsedenaldia iritsi baino lehen Larrañaga goletik gertu izan zen baina bere errematea kanpora joan zen gutxigatik. Bigarren zatian, Jakobsek aurretik jarri zuen Hamburgo. Kanporaketa erabakia zirudien baina kontraeraso bikain batean Bakerok Diegori pasea eman zion eta honek, eskuinkada bortitz batekin, banakoa ipini zuen kanporaketa berdinduz.
Dena posible zirudien une horretan, Realak sinistu egin baitzuen eta Hamburgori zalantzak sartu baitzitzaizkion. Bain, orduan, epailea azaldu zen. Galler suitzarrak jokoz kanpo argia zen Von Heesenen gola ontzat eman zuen. Oraindik minutu gutxi batzuk geratzen ziren amets egiteko baina alemaniarrek emaitza mantentzea lortu zuten.
Epailearen erabaki oker batek Reala finaletik at utzi zuen, baina taldeak bere maila ona argi utzi zuen Europan zehar.
Hamburgo txapeldun atera zen finalean Juventus menperatu ostean.