VALENCIA CF 3-1 REAL SOCIEDAD

Zigor gogorregia

Realak Valenciaren aurka galdu du gaur goizean Paternan hiru eta bat. Emaitza handiegia da zelaian ikusi dena kontuan hartzen badugu.

Aukerak ez dira ugariak izan lehenengo minutuetan. Reala ondo aritu da lanean zati honetan, baina etxekoak, minutuak pasa ahala, neurketa menderatzen joan dira. Mariasunek lehenengo gola sahiestu du geldiketa bikain bati esker, Lombiren jaurtiketaren ondoren. Atsedenaldirako hamabi minutu falta zirenean iritsi da Valenciaren gola, Boriniren zentroa Mari Pazek errematatu duena barrura. Azkeneko minutuan bigarren gola ailegatu da; ezker hegaletik jokaldia burutu dute etxekoek eta berriro sartu du Mari Pazek. Honek neurketa bideratu du Valenciaren alde. Realari kosta egin zaio aukera argiak sortzea lehenengo zati honetan.

Txuri-urdinak askoz hobeto sartu dira bigarren zatian hiruzpalau aukera argi edukiz segidan lehenengo minutuetan. Reala etxekoen atera hurbiltzen hasi denean Valenciak hirugarren gola eskuratu du, berriro ere Mari Pazek. Zornozak eta bereziki Nahikarik bi aukera oso ziur izan dituzte emaitza murrizteko, baina azkenean Beristainek lortu du. Aurrelari gipuzkoarrak bigarren gola oso gertu izan du, baina etxekoen defentsak baloia kornerrera aldendu du. Horrek Reala neurketan sartu izango luke, baina ez da posible izan.

Hurrengo astean ez da neurketarik jokatuko eta neskek atseden hartuko. Bi aste barru Atletico de Madrid jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Vreugdenhil, M. Carro, Ivana, Pauleta, Debora G. (Karpova, min. 82), Sandra, Gio Carreras (C. Cubedo, min. 73), Carol (Alejandra, min. 62), Borini, Mari Paz (M. Peirp, min. 69), Lombi.

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, N. Mendoza (Iraia, min. 77), Gaste, Bea, Chini (Beristain, min. 54), N. Eizagirre, (Etxezarreta, min. 71) Manu (Michi, min. 63), L. Baños, Zornoza, Nahikari.

Golak: 1-0: Mari Paz, min. 33; 2-0: Mari Paz: min. 44; 3-0: Mari Paz; min. 58; 3-1: Beristain, min. 89

Epailea: Cebollada Lopez. Txartelik gabe.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!