REAL SOCIEDAD 1-6 CLUB DE CAMPO

Zigor gogorregia

Gure belar hockeyeko taldeak bat eta sei galdu du Bera Beran liderraren aurka, Club de Campo. Madrildarrek bi gol ia jarraian sartu dituzte, neurketa hasi eta berehala. Baina txuri-urdinek aurpegia eman dute eta amaieraraino aritu dira borrokan. Aukerak izan dituzte emaitza murriztu eta neurketan sartzeko, baina kanpokoek ez diete utzi. Jada azkeneko minutuetan madrildarrek abantaila handiagotzea lortu dute. Jorge Perezen neskak zazpigarren postuan mantentzen dira emaitza honen ondoren, eta hurrengo astean zortzigarrenaren aurka jokatuko dute, CD Terrassa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!