REAL SOCIEDAD 1-4 FC BARCELONA

Zigor gogorregia

Vídeo

Realak bat eta lau galdu du arratsalde honetan Zubietan FC Barcelonaren aurka, donostiarrek zigor gogorregia jaso duten neurketa batean.

Txuri-urdinek Liga, Kopa eta Championseko txapeldunak zituzten aurrean, Europako talderik onena Zubietan. Hitz handiak. Eta gipuzkoarren lehen zatia ezin hobea izan da. Lehen aukera argia Amaiurren erremate batekin iritsi da. Eta minutu gutxira, Nereak ez du barkatu hamaika metroetatik. Merezitako gola. Vicky Losadak berdinketa izan du bere eskuetan, baina area kanpotik egindako jaurtiketak zutoinean jo du. Amaiurrek ere garaipena bideratu ahal izan du atsedenaldia baino lehen, lehenbizi pozoitu egin den erdiraketa batekin, langan jo arte eta, handik gutxira, atezainaren aurrean bakarrik gelditu denean, baina azkenean baloia atzetik lapurtu diote. Aldageletatik igaro aurretik, Aitanaren erremateak langan jo du. Txuri-urdinen lehen zati bikaina.

Partida berriz hasi eta korner batean berdinketa lortu dute kanpokoek, Jennifer Hermosok area barruan aldaratze bat aprobetxatu ostean. Bartzelonarrak nagusi izaten jarraitu dute golaren ostean, eta Codinak, korner jaurtiketa berri batean, bigarren gola egiteko zorian egon da, baina Quiñonesek saihestue egin du. Amaierarako ordu laurdena falta zenean, Martensek area barruan aldaratze berri bat errematatu eta markagailua irauli du. Bost minutu geroago, Hermosok neurketa bideratu du, eskuinetik erdiraketa bat errematatuta. Eta, azken minutuetan, Hermosok partida erabakita utzi du laugarren golarekin.

Porrotak ez du txuri-urdinen partida ona zapuztuko, Europako talde onenaren aurka, batez ere lehen zatian. Datorren astean Valencia CFri bisita eginez itxiko dute denboraldia. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones (kap.), Lucia, N. Mendoza, Tejada, Maddi (Maitane, min. 81), Itxaso (Mirari, min. 81), Gemma, Amaiur, N. Eizagrre (L. Baños, min. 71), Cecilia (Etxezarreta, min. 87) eta Franssi (Palacios, min. 87).

FC Barcelona: Paños, Marta, A. Pereira, Laia Codina, Melanie Serrano (Crnogorcevic, min. 46), Vicky Losada (kap.) (Patri Guijarro, min. 46), Aitana (Graham Hamsen, min. 72), Alexia, Mertens, Vignola (Hermoso, min. 46) eta Vilamala (Mariona Caldentey, min. 65).

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 15 (pen.); 1-1: Hermoso, min. 50; 1-2: Martens, min. 76; 1-3: Hermoso, min. 80; 1-4: Hermoso, min. 90

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko N. Eizagirre, Gemma eta Palaciosi eta kanpoko Vicky Losadari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!