Zigor handiegia Socuellamosen (2-0)

Sansek bi eta huts galdu du gaur goizean Paquito Jimenez zelaian Socuellamosen aurka. Imanol Alguacilenek ez dituzte asmatu sortutako jokaldiak eta etxekoek sari handiegia lortu dute proposatutako jokoarentzat. Irteera zaila zen gaurkoa. Neurri txikiko zelai batean eta haize bolada indartsuekin, talde txuri-urdinak bere joko estiloa aurrera atera nahi izan du baloi geldiko jokaldietan soilik aukera sortzeko kapaz izan den Socuellamosen aurrean. Aukera garbirik gabe, atsedenaldira hutsean joan dira bi taldeak. Dinamika ez da aldatu bigarren zatian. Sansek bere proposamena mantendu egin du, baina 65. Minutuan aurrea hartu dute etxekoek Jesus Garciak alboko sake bat errematatu ondoren. Desabantailarekin gora joan dira gipuzkoarrak. Guridi, Ugarte, Jauregi… aukera ugari izan dituzte Zubietakoek, asmatzea falta. Azken minutuetan lortu du Alvaro Fernandezek bi eta hutsekoa kontraeraso bat amaitu ondoren. Zorterik gabe jarraitzen du Sanse denboraldi hasiera honetan. Imanol Alguacilenek dinamika aldatu nahi izango dute hurrengo larunbatean Zamudioren aurka Zubietan. Fitxa teknikoa:UD Socuéllamos: Kevin, Carlos García, Jacinto (Alcañiz, min. 39), J. Calahorro, Zurdo, Ramón, Jesús García, Javilillo (Colau, min. 89), Álex Cortell (Álvaro Fdez., min. 75), Narváez, Diego. Sanse: Giralt, Ibarbia (Muguruza, min. 77), Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Guridi, Olaizola, Sangalli, Merquelanz, Jauregi. Golak: 1-0: Jesús García, min. 65; 2-0: Álvaro Fdez., min. 88. Epailea: Ruiz Aguilera. Txartel horia erakutsi die etxeko Ramón, Carlos García, Álex Cortell, Álvaro Fdez. eta Alcañiz, eta kanpoko Giralt, Ugarte eta Kevin Rodrigues.Imanol Alguacil teknikoak jokalarien “lehiakortasuna” goraipatu du partida amaieran. “Jokoa dugu, emaitzak ateratzea falta zaigu” aipatu du ere, hurrengo asteburuan “zaila izango den partida berri batean garaipena lortzea helburu” duen entrenatzaileak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!