ESPAINIAKO TXAPELKETA

Zilarra 4x400 erreleboan

Urre zaporea duen zilarra. Horrela deskriba daiteke gure 4x400 erreleboak asteburuan Getafen jokatu den Espainiako Txapelketan lorturiko bigarren postua. Laukote txuri-urdina, Unai Mena, Adrian Rocandio, Christian Barbero eta Gen Esteban Abreuk osatua, 3:12.36 denborarekin, Playas de Castellon bakarri izan zuen aurretik.

 Hori izan zen Realak lortutako domina bakarra. Hala ere, 4x100 erreleboak bosgarren postua lortu zuen, Abreuk seigarrena 400 metrotan, eta Servando Rivas, mailu jaurtiketan, zazpigarrena. Aipamen berezia Octavian Mihail Romanescurentzat. 100 metrotan 10.50eko denbora lortu zuen. Iban Maiza hamargarren izan zen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!