Atletismoa

Zilarra Espainiako Junior Txapelketan

Aitor Urkia Realaren protagonista izan zen asteburu honetan. Txuri-urdinak zilarrezko domina lortu zuen Murtzian Espainiako Junior Txapelketan mailu-jaurtiketan. 66,06 metroko jaurtiketa eginez, hernaniarrak erregulartasuna erakutsi eta domin garrantzitsu bat lortu zuen. Kategoriako Munduko Txapelketarako postuak jokoan zeuden Murtzian.

Bestalde, Xixonen, Espainiako Jubenil Txapelketan, Realeko atletismo eskolako hainbat ordezkari izan ziren. Garikoitz Larburuk, Xabier Picabeak, Ibai Serranok eta Manex Buenok (Jakintzako filialean) maila handia erakutsi zuten. Alejandro Elcorok 400 metroko hesi-lasterketa burutu behar zuen, baina ostiralean mina hartu eta ezin izan zuen parte hartu.

 

Mediterraneoko jokoak

Odei Jainaga, filial txuri-urdina (CD Eibar), Tarragonan izango da larunbat honetan Mediterraneoko jokoetan. Xabalina-jaurtitzaileak domina lortu nahi izango du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!