Zilarrezko eta brontzezko poz handiak Gijonen

Izugarrizko emaitzak lortu dituzte asteburu honetan Realeko atletek Gijonen ospatu den Espainiako Txapelketan. Bi domina, bat zilarrekoa eta beste bat brontzezkoa, eta hiru laugarren postu. Jendez betetako Las Mestas estadioan, Pablo Cid protagonista txuri-urdina izan zen 15,89 metroko emaitzarekin zilarrezko domina lortu ostean. Orain dela bi denboraldi lortzen ez zuen emaitza. Jauzilari donostiarra "oso urduri" hasi eta jauzi handiekin amaitu zuen, Espainia mailan bere lehen domina lortuz. Gainera, 4x100 erreleboak ere podiuma egin zuen, kasu honetan brontzea lortu zuen, Imanol Gil, Octavian Mihail, Orkatz Beitia eta David Arquesek lortu zutena. Bestetik, Gijonera bidaiatu zuten Realeko beste atletek zazpi plaza finalista lortu zituzten. Larunbatean lehiatu zen jauzi hirukoitzean, Iñigo Uribarren (15,71 metroko bi jauzi) podiumetik gertu gelditu zen. Istar Dapenak emaitza bera lortu zuen pertikan. 5,16 metroko emaitzarekin, Arrasateko atletak pista estalian lortutako emaitza bera errepikatu zuen. Luzeran, laugarren, bosgarren eta seigarren amaitu zuten Asier San Sebastian (7,34), Iñigo Uribarren (7,33) eta Igor Legarda (7,20). Servando Rivas seigarren izan zen mailuan, 4x400ko erreleboa bezala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!