RS SMART TAG

"Zoragarria izan da"

Vídeo

RS Smart Tag-ek jarraitzaileak irabazten jarraitzen du. Dagoeneko 400 lagunek baino gehiagok dute etiketa Realaren kamisetan, eta partida bakoitzean aktibatzen diren ekintza desberdinei etekina ateratzen hasi dira. Adibide garbi bat derbian bizi izan dugu, non hiru bazkidek euren Realzale App-etik zozketan izena emateagatik Tunnel Esperientziaz goaztu zuten.

Amaia, Itziar eta Xabi, kasualitatez Aitor Zabaleta Tribunako hiru kide, euren lagunekin ohituta ez dauden zonalde desberdin batera joan ziren. Esperientzia desberdina, baina baita atsegina ere. "Zoragarria izan da, ez nuen espero", aitortu zuen Amaiak. Bere egunak ezin izan zuen amaiera hoberik izan.

Aktibatutako promozioak

Partida eguneko promozioei, esperientziak deigarriak gehitzen joango dira. Euskadi Fundazioarekiko eta Bokado Taldearekiko lankidetzari esker, oraindik zure RS Smart Tag aktiba dezakezu, eta Euskal Itzulian VIP esperientzia baten zozketan edo Sukaldean, laster irekiko den jatetxea, afari bikain baten zozketan sar zaitezke. Eta asteburu honetan, Ipuruara egingo dugun bisitaren harira, Behobia-Donostia lasterketarako dortsalak zozkatuko ditugu. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!