Realak 107 urte bete ditu gaur. 1909ko irailaren 7an jaio zen eta ezkeroztik, familia txuri-urdineko kide bakoitzarentzat momentu ahaztezinez beteriko mendea baino gehiago igaro da. Bide horretan, eta klubeko kirol sekzio bakoitzean, tituluak izan ditugu, arrakastak, une zailak... Guztiak pasioz bizi ditugu, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den sentimentu bati esker, geo eta handiago egiten gaituena. Realeko familia zorionez da. Gaur denon urtebetetzea izango da. Zorionak! Ekimen desberdinakRealak hainbat iniziatiba eta ekintza antolatuko ditu ostiralean, hilak 9, RCD Espanyolen aurkako partidarekin itxiko direnak. Abonatua zara eta egun berean urteak betetzen dituzu?Klubaren urtebetetzea dela eta, Realak opari bat egin nahi die gaur, hilak 7, urteak betetzen dituzten abonatuei. Hori dela eta, abonatuek bai gaur eta bihar Realaren dendetara gerturatzeko aukera izango dute bufanda txuri-urdin bat jasotzera, bere abonatu txartela eta NAN zenbakia aurkeztuz. Dendetara etortzeko aukera ez izatekotan, 9an ere bufandak jaso ahal izango dira Anoetaren inguruan kokatuko den karpa batean, 16:30etatik aurrera zabalduko dena. Atotxaren erreplikaBufanda ez da opari bakarra izango. Gaur, Realaren edozein dendetan (Anoeta edo Elkano 4 kalean) 16-17 denboraldiko lehen ekipazioa (kamiseta edo kit osoa) erosten duten lehen 107 zaleei Atotxaren erreplika bat oparituko zaie. Doako bisitak Museo eta Estadiora, eta X-BoxGaurtik aurrera, Real100 Museoak bere ateak irekiko ditu (bisita gidatu eta doakoak) gure klubaren historia ezagutu nahi duten zale guztientzat. Beste alde batetik, egun hauetan zehar Museoan zenbait X-Box kontsola jarriko dira gazteak bideo-jokoekin entretenitzeko. Museoaren ordutegia ondorengoa izango da datorren egunetan bisitak egiteko: - 7an: 10:30-13:30 eta 16:30-20:00. Bisitak Estadiora orduro 10:45 eta 16:45etatik aurrera. - 8an: 10:30-13:30 eta 16:30-20:00. Goizean ez dira Estadiotik bisitak egongo. Arratsaldean, orduro 16:45etatik aurrera. - 9an: 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Partida egunean ez dira Estadiotik bisitak egongo. Dibertsio familiarra Anoetan partida aurretikGipuzkoan jai eguna izanik, 9an ekintza ugari egongo dira. RCD Espanyol aurkako partida hasi aurretik (20:45), Anoetako Estadioaren inguruan jai giroa egongo da, txikienek gozatzeko aukera izan dezaten. Arratsaldeko bostetatik aurrera, tren geltokiaren inguruan BM gure babeslearen puzgarriak jarriko dira. Bertan ere, beste jolas-gune eta ekintzak egongo dira eta batukada batek giroa alaituko du. 19:00 eta 20:00 bitartean, hainbat futbolariek autografoak sinatu eta argazkiak aterako dituzte dendaren ondoan kokatuko den karpa txiki batean. Realak eskerrak eman nahi dizkie bere babeslei, BM Supermerkatuak, Coca-Cola, Diario Vasco, Euskaltel eta Keler, ekintza hauetan laguntzeagatik. Azkenik, 19:15ak inguru, emoziozko unea iritsiko da. Zale guztiei 29 atera gerturatzera gonbidatuko zaie jokalariak jasotzera eta partidarako animoak ematera. Jada Estadioaren barruan, aurten Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Udara Realarekin’ ekintzan parte hartu duten neska-mutilak zelaira aterako dira partida hasi baino lehen zaleak agurtzera eta esperientzia berezia bizitzera. Itxiera onena izango da gure 107 urteak ospatzeko. Ehun urteko historia gure zaleen ondoan. Realaren urtebetetzeaz disfrutatu dezagun. Gure urtebetetzeaz disfrutatu dezagun.
