Jarraian bi garaipen lortu ondoren, Real C-k 1-0 galdu du Touring KE taldearen aurka Hirugarren RFEF-eko bosgarren jardunaldian. Lehen zatia oso lehiatua izan da, baina etxekoek abagune argienak izan dituzte eta korner baten aldaratzean Iriondok 1-0ekoa sartu du. Horrela iritsi da bigarren zatira. Bigarren zati honetan txuri-urdinek gehiago estutu dute eta geldikako baloian aukera arriskutsuak sortzea lortu dute. Donostiarrentzat argiena Elkanok izan du, bakarkako jokaldi baten ondoren baloia langa gainetik bidali duenean. Gure hirugarren taldea aldez edo moldez saiatu da, baina ezin izan du berdinketaren gola lortu. Lanean eta borrokan jarraitu behar da garaipenaren bidera itzultzeko. Asier Eizaguirreren taldeak Derio CD izango du aurkari hurrengo jardunaldian Zubietan. Aupa Real!
Ficha teknikoa:
Touring KE: Urrosolo, Álvarez, J. García, Bernal (kap.) (Ortiz, min. 67), Alsua, Llorente (De Alba, min. 61), Iriondo, Cepas (Ferrer, min. 61), Arteaga, Laskibar (Arraras, min. 67) eta Karrikiri (Dorronsoro, min. 81).
Real C: Jiménez, Ruiz de Illa, Segurola (kap.) (Froilán, min. 78), Oleaga, J. Gorosabel, Nebreda (Arana, min. 65), Ayo, Elcano, D. López (Samuyiwa, min. 78), Baro (Owono, min. 52) eta De Orue (Peral, min. 52).
Gola: 1-0: Iriondo, min 24.
Epailea: Pablo Zamarbide.Txartel horia erakutsi die etxeko Laskibar, Alsua, De Alba eta Alvarezí eta kanpoko J. Gorosabel eta Oleagari. Kanpoko Ayori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 92).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin