R. BETIS FEMINAS 1-1 REAL SOCIEDAD

Zorterik gabe

Vídeo

Realak bana berdindu du Real Betisen aurka, nagusi izan den partida batean; aurkariak baino gol gehiago sartu ditu, baina ezin izan ditu hiru puntuak batu.

Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, bai jokoan, baita aukeretan ere. Norgehiagokako lehen jokaldi arriskutsuan aurrea hartu dute markagailuan, Nerea Eizagirrek area barruan aldaratze bat baliatu ondoren aurrenekoa sartzeko. Gipuzkoarrak ondo kokatuta egon dira lehen zatian, txuri-urdinen atea ia urduritu ez duen aurkariaren aurrean. Marta Cardonak, atsedenaldira heldu baino pixka bat lehenago, garaipena bideratzear egon da, baina bere jaurtiketa gurutzatua desbideratuta joan da.

Bi minutu iraun die lasaitasunak gipuzkoarrei. Bea Parrak, erremate on baten ostean, partida berdintzea lortu du. Realaren erantzunak ez du itxaron, eta ezker hegaletik erdiraketa jarri eta gero, Nahikari, bigarren zutoinean errematea eginda, txuri-urdinak aurretik jarri ditu berriro. Baina epaileak baliorik gabe utzi du jokaldia, jokoz kanpo zegoela adierazi ondoren. Realak ez du zortea alde izan gaurkoan, azken txanpan bi jokaldi polemiko izan baitira, eta horrek ere ez die mesede egin gipuzkoarrei.

Puntu bat batzen dute txuri-urdinek etxetik kanpo, eta sailkapenaren goiko aldean mantentzeko balio die. Datorren astean Zubietara itzuliko dira, azken sailkatua den Espanyol hartzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Gerard, Van Dongen, Ana Hernández, Piscila, Szymanowski (Irene, min. 46), Nuria, Bea Parra (Laura G., min. 75), R. Otermin (Piemonte, min. 59), M. Cazalla, Rosa M., Perarnau (Medina, min. 74).

Real Sociedad: Quiñones, C. Blanco, Etxezarreta (N. Mendoza, min. 89), Tejada, Lucia, Itxaso, Maddi, M. Cardona (Barbara, min. 66), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 78), Manu (L. Baños, min. 60), Nahikari.

Golak: 0-1: N. Eizagirre, min. 7; 1-1: Bea Parra, min. 47

Epailea: Diaz Garcia. Txartel horia erakutsi dio etxeko Szymanowskiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!