SANSE 1-2 GIRONA FC

Zorterik gabe

Vídeo

Sansek Reale Arenako arantzarekin jarraitzen du. Gaur arratsaldean huts eta bat galdu du Gironaren aurka, zoritxarreko jokaldi batek markatutako partida batean.  Txuri-urdinak, nahiz eta merituak egin emaitza hobeago bat lortzeko, esku-hutsik joan dira etxera
Partida oso paretsua izan da, gure gazteak euren jokoa zabaltzen saiatzen eta, katalanak, sendotasun eta esperientzia gehiagorekin belar gainean. Stuanik langara bidali duen abisuaren ondoren, jokaldia jokoz kanpo egon den arren, Ayesak ez du korner bat aldaratzen asmatu eta, corte txarrarekin, baloia bere atean sartu du. Sanse Martonen burukada batekin erreakzionatzen saiatu da, baina desbideratuta joan da, eta Lopezek bere zelaitik jaurti du, baina ez zaio asko falta izan aurkaria ezustean harrapatzeko.

Bigarren zatian bisitariek errenta handitzeko aukera izan dute, baina, zorionez, Stuaniren errematea langa urratuz joan da. Sanse, hortik aurrera, baloiaren jabe egin da eta asko jokatu du kontrako zelaian, asko eta ondo itxi den Gironaren aurka. Amaierarako ordu laurden falta zenean, beste korner batean, Michelen taldeak Bernardoren burukada batekin partida erabakita utzi du.
Beste porrot bat Reale Arenan, bi emaitza on lotzen uzten ez diena. Hala eta guztiz ere, gipuzkoarrek ondo lehiatzen jarraitzen dute eta iritsiko zaie saria etxean, ziur. Aupa, Sanse!

 

Fitxa teknikoa

Sanse: Ayesa, Blasco, Rodriguez (Alkain, min.86), Arambarri, Martin, Olasagasti, Sangalli (kap), Djouahra (Karrikaburu, min.86), López (Pokorny, min.86), Lobete eta Marton (Garrido, min.46).

Girona FC: Juan Carlos, Arnau, Bernardo, Juanpe, Junca (Calavera, min. 91), Bueno, Kebe, Aleix Garcia, Alex (Artero, min. 91), Samu Saiz (Bustos, min.73) y Stuani (Moreno, min. 91).

Golak: 0-1: Ayesa (p.p), min.19. 0-2: Bernardo, min.75. 1-2: Lopez (pen), min.83.

Epailea: Hernandez Maeso. Txartel horiak etxeko Olasagastirentzat eta kanpoko Alex, Bueno, Aleix Garcia eta Juanperentzat.

Asistentzia: 1.898 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!