Kopa: Real Sociedad – Madrid CFF (asteazkena, 18:00)

Zubietan babesa eman

Neskak Zubietara itzultzen dira, eta aukera ezin hobea da, laguntza moduan, sortzen ari zaizkigun ilusio guztia itzultzeko. Salamancako Superkopako azpitxapeldun atera ondoren, Erreginaren Kopako txanda da orain.

Txuri-urdinek Granadan lortutako titulua defendatzen dute eta final-zortzirenekin hasiko dute lehiaketa, partida bakarrera, asteazkenean, 18:00etan, Zubietako Z7an. Aurrean izango duten aurkaria Madril CFF izango da, azken asteetan asko eta ondo indartu den taldea.

Ohi bezala bazkideek sarrera librea izango dute eta gainontzeko zaleek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute. 14 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaintzen.

Erreginaren Kopako garaikurra ematea

Partida hasi baino minutu batzuk lehenago, 17:45ean, Espainiako Futbol Federazioko arduradunek txuri-urdinek Granadan irabazi zuten Erregina Kopako trofeoaren erreplika bat emango diote taldeari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!