LAN SAIOA ATEAK IREKITA (ASTELEHENA, 11:30)

Zuen bultzadarekin itzuliko dira

Pellegrino Matarazzoren lehen entrenamendua oso berezia izango da. Txuri-urdinak astelehenean itzuliko dira lanera Gabonetako atsedenaren ondoren eta zuen bultzadarekin egingo dute. Lan saioa instalazioen barruan hasiko da , goizeko 11:00etan, eta 11:30 inguru espero da jokalariak irtetea berdegunera. Aukera ezin hobea izango da gure instalazioetara hurbildu eta Rinok bere jokalariekin zelaian izango duen lehen kontaktua bertatik bertara jarraitu ahal izateko.

Lan saioa José Luis Orbegozo zelaian izango da eta, saioa amaitu ondoren, sinaduren eta jokalariekin ateratako argazkien unea izango da.

Zubietako sarbidea

Zubietako ateak 10:30ean irekiko dira eta Zubieta Estadioko aparkalekuan ibilgailuak uzteko aukera eskainiko da zaleei.





Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!