Denboraldia etxean behar bezala agurtzeko eguna da. Gaur arratsaldean partida hau une garrantzitsu bihurtzen duten hainbat arrazoik egiten dute bat. Ez bakarrik denboraldiko azken partida delako Anoetan, baita Aritz Elustondok bere jende guztiaren aurrean kamiseta txuri-urdina jantziko duen azken aldia izango delako ere.
Aurkaria Valencia da, oraindik mailari eusteko borrokan dagoena eta donostiarrei ahuleziarik utziko ez diena, Europa poltsikoan dutela eta txapelketaren amaieran ahalik eta gorago geratzeko helburuarekin daudenak. Anoetako agurrean garaipen batekin eta bere jendearen aurrean sentsazio onekin amaitzea azken ahalegina egiteko nahikoa pizgarria da.
Baina gaur Aritzen eguna da. Realaren arima bera bezalako pertsona eta futbolariek egiten dute. Esfortzu, konpromiso eta futbol talentuarekin, bere bihotzeko klubean ibilbide bikaina burutu duen beasaindarra umila. Hirurehun partida baino gehiago bere bizkarrean eta, gainera, bere palmaresean bi Errege Kopa izatearen harrotasunarekin esango dio agur Realari. Gipuzkoako txiki guztien ametsa bete du Aritzek. Zorte handia izan dugug guk Aritz bezalako mutil bat taldean edukitzeagatik. Eskerrik asko guztiagatik, Elus.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin