Kongoko gerraren biktimak lagun ditzagun. Orain dela aspalditik, ALBOAN GKE-k zenbait proiektu garatzen ditu gatazka armatuen ondorioz indarkeria sexuala sufritzen duten milaka emakumeak laguntzeko. Real Sociedad Fundazioak arazo honekin bat egin nahi du.
Horretarako, eta zuk ere laguntzeko aukera duzulako, deialdi bat egiten dugu datorren apirilaren 29an Anoetan Granada CF aurkako partidan zure mugikor zaharra ekar dezazun eta estadioaren sarreretan kokatuko diren edukiontzietan utzi dezazun.
Gainera, ekimen honek mugikorren erabilera arduratsua bultzatzen du, birziklatzetik pasatzen direlako -osagaien %90a birziklatzen da- eta mineralen erauztearen beharra murriztu egiten da -gatazkaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren iturri dena.
2014tik, ALBOAN-k Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bultzatzen du giza eskubideak urratzea eta ingurugiroaren suntsipena salatzeko asmoz, eta orain dela 20 urte baino gehiago Afrikako herrialdea hontzen ari den gatazkaren amaieran laguntzeko.
Informazio gehiago izateko, sinatzeko eta kanpainan laguntzeko http://www.tecnologialibredeconflicto.org/ helbidean sartu zaitez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin