Zaleei entzuteko ekimen bat abian jarri du Realak

Parte hartze aktiboa

Zuri entzuten

Realak pertsonei entzutea bultzatu nahi duen ekimen bat jarri du abian eta, horregatik, uste du egokia dela klubaren eta bateko eta besteko eragileen, interes taldeen eta pertsonen artean dinamika bat ezartzea, interes komuneko gaiei buruz planteatu nahi diren ekarpenak eztabaidatzeko eta jasotzeko, klubaren orainerako eta etorkizunerako garrantzitsuak diren heinean. Horretarako, lan mahai bat eratuko da, jarraitzeko bokazioarekin, aldizka saio tematikoak egiteko. Saioetan partaide bat baino gehiago egongo dira eta aldatuz joango dira, gaien arabera.

Egitasmo hau ere Realsozialismoaren bultzadari esker sortu da, hau da, realzale eta Realeko akziodunen bultzadari esker, eta aurrera eramaten dugu konbentziturik esparru horretan jaso daitezkeen ideia, hausnarketa eta proposamenak lagungarriak izango direla kluba kudeatzeko prozesuetan, eta, gainera, hobeto aprobetxatuko direla zale, abonatu, akziodun eta beste interes talde batzuen dedikazio desinteresatua zein talentua.

Lehen saioa: Mugikortasuna

Gaur aktibatu da webgune ofizialean ‘Zuri entzuten’ atala, non ekimen honen informazio orokorra, formatua eta funtzionamendua jasotzen diren, bai eta saio bakoitzaren gaiari buruzko informazio berezia ere. Lehenengo saioa azaroaren 29an izango da, eta “mugikortasuna”-ri buruzko izango da. Gaiaren informazioa “Zuri entzuten” izeneko atalean dago jada ikusgai.

Horrela, beraz, gaurtik azaroaren 23ra arte gai honi buruzko ekarpenak bidali ahal izango dira. Horretarako, “Zuri entzuten” atalean zein "Mugikortasuna" azpiatalean adierazten diren jarraibideek diotena egin eta galdetegia bete baino ez da egin behar.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!