Anoetako hondoen optimizazioa

Anoetako hondoen optimizazioa

Reala milaka eta milaka pertsonen batura da. Ehun urte baino gehiagotan, euren leialtasunari esker eta egunetik egunera, belaunaldiz belaunaldi, mugitzen duten sentimenduari esker komunitate hau eraikitzen ari diren pertsonen batura. Talde honen oinarria bere jendea da; horiek eta, bereziki, taldeko bazkideak dira taldea handi egiten dutenak, doazen lekura doazela euren sentimendua transmititzen baitute.

Hilabetetan etengabe lana egin ondoren, gero eta hurbilago dugu Anoetaz guztiz gozatzeko unea. Oraindik denbora beharko da gure etxe berria erabat birmoldatzeko, eta horrek ikusleentzako lekuak mugatu ditu denboraldi honetan; halere, aurreikusita dago irailerako zelaia prest egongo dela bazkide berriei harrera egiteko.

Erreformak trantsizio urte bat sortu du Anoetan. Lanak eragindako deserosotasunak gorabehera, zaleek portaera ezin hobea izan dute berriro ere. Ez hori bakarrik. Partidetan zehar, Aitor Zabaleta Tribunak bultzatuta, zelai osoa eraikita dagoenean bizi izango den giroa ikustatu ahal izan da.

Anoetako hondoen optimizazioa

Informazio gehiago (sakatu hemen)

Anoetako Estadioa berregituratzeko prozesuarekin posible izaten ari da aurrerapenak inplementatzea, zelai berriko lanak aurrera doazen neurrian. Eraberritze lanen garapena bera malgutasuna ematen ari da berregokitzapenak egiteko eta gure etxe berria hobetzen jarraitzeko.  Prozesuaren zati honek zelaiaren egituraren optimizazioa ekarri du, goiko eraztuneko hondoak zabaldu egin daitezkeelarik.

Alboetan eta hondoetan ahal den neurrian dauden behar eta eskaerei erantzuna emateko xedez, non giroa handia sortu da, birbanatu egin dira goiko eraztuneko hondoak. Berregituraketa honekin J, N eta C alboetako guneetako zati bat hondoetara eraman da, hondo bihurtuko diren espazioetako prezioak doituz.

Bazkidea zara eta familiakoak edo lagunak dituzu bazkide izateko interesarekin? Berregituratze honengatik, gaurtik aurrera, maiatzak 28, ekainaren 30era arte, bazkide batek Realzale Programako 50 puntu irabaziko ditu ekartzen duen bazkide berri bakoitzagatik.

Hua da, bazkide bat (Bat, Bi, Hiru,…izan ezik) Anoetako %100eko partidetara etortzen bada, 50 euro deskontatu ahal izango ditu bere kuotatik familia txuri urdinan gehitzen duen bazkide berri bakoitzagatik. Bi bazkide berri ekartzen baditu, 100 euro; eta horrela gainerakoak 5 bakide berri gehienez.

Bazkidea bezala alta eman nahi baduzu bazkidea den persona batekin etorri gabe, imprimaki hau bete eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Bulegoa 13. atetik

Behin-behineko bulegoa Ekialde Tribunan kokatuko da, 13. atetik zuzeneko sarbidearekin. Izotzeko Jauregi aurrean kokatua, bulego hau irekiko da ohiko ordutegian (10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 18:30etara / Telefonoa: 943 46 28 33.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!