ANOETA

1.300 bazkide berri baino gehiago hilabete terdian

Denboraldia hurbil da eta ikusmina haunditzen doa. Bazkideak gehitzen doaz falimia txuri urdineari. Hondoen optimizazioen berri eman zenetik, orain dela hilabete terdi, 1.300 pertsona baino gehiago egin dira bazkide Realeko bulegoetan.

Bazkidea egiteko erritmoa ez da gelditzen eta egunero eskaera kopuru ona kudeatzen da. Gehienak, aurrez gure web ofizialean argitaratutako formularioaren bitartez egindak. Duela egun batzuk 31.200 bazkideen hesia gainditu zen eta oraindik bi hilabete gelditzen dira Anoetako estreinaldirako.

Zelai berriaren giroa, zein ipar hondoa bide onetik aurrera doa, aurredenboraldiaren hasiera, Zubietako gazteak eta fitxaketa berriak, egutegi zirraragarria,… denboraldi liluragarri batekin amesteko osagarriak metatzen dira

24 urteko batezbestekoa

Aitor Zabaletako harmaila eta familiaren harmaila, biak ia beteta, eskera gehienak dituztenak dira. Baita hondoetan sortu diren zonalde berriak ere. Bazkide berriak egin direnen artean gehienak Gaztea, Aurrera eta Txuri Urdina kategoriakoak dira. Izan ere, bazkide berrien adinaren batezbestekoa ez da 24 urteetara iristen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!