23-24 denboraldia: SARE SOZIALETAN GORAKADA

18 milioi eskertza baino gehiago

Reala da 23-24 denboraldian sare sozialetan gehien hazi den futbol taldeetako bat. Erakunde txuri-urdinak bere masa soziala handitu du bere kanal digital guztietan, jarraitzaile gehiago eta aurrekontu handiagoa duten klub mediatikoagoen parean jarrita, baita haien aurretik jarrita ere.

Gaur, Sare Sozialen Nazioarteko Eguna den honetan, modu ofizialean itxiko da ikasturtea. Realak 18.500.000 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial guztietan (Instagram, X, Tik Tok, Facebook, Youtube, Weibo), eta LaLigako bosgarren kluba da jarraitzaileei begiratuta. Urtebetean 8 milioi jarraitzaile gehiago izan ditugu.

Bideoen bistaratze kopuruan ere eman da jauzi kualitatiboa, eta hori adar garrantzitsuetako bat da. Bilioi bat views baino gehiago 365 egunetan! Ekaina LaLigako laugarren kluba izanda itxi genuen, aurretik Real Madrid, Barcelona eta Atletico baino ez genituela. Interakzioetan 84 milioira iritsi gara, LaLigako seigarrena izanik.

Tik Tok, modako sarea

Reala ez da azken joeretatik kanpo egon eta posizio nabarmena lortu du Tik Tok-en, modan dagoen sare sozialean. LaLigako laugarren kluba gara jarraitzaile kopuruari begiratuta (13 milioi), bideoen bistaratze kopuruari begiratuta (592 milioi) eta interakzioei begiratuta (37 milioi), hiru kasuetan lehen aipatutako klubak aurretik ditugu-eta. Urtebetean 7 milioi jarraitzaile gehiago izan ditugu, 600 milioi views eta 38 milioi interakzio baino gehiago, hurrenez hurren.

Hazkundea nazioartean... eta Japonian

Nazioartean ere eragina izan du hazkunde horrek, batez ere Tik Tok-en, Champions League babesten duen sare sozialean. Lehiaketa kontinental goreneko multzoen fasean parte hartu duten 32 kluben artean, lehen 10 postuen artean gaude jarraitzaileei dagokienez, lehen 9 postuen artean bideoen bistaratze kopuruei dagokienez, eta lehen 11 postuen artean interakzioei dagokienez.

Horrez gain, erakundearentzat estrategikoak diren herrialdeetan izandako gorakadaren azterketan sakonduz, X japoniarrean -Japoniako publikoaren sare sozial gogokoenetako bat- jarraitzaile gehien dituen Europako zazpigarren kluba gara.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!