EPEA ZABALIK DAGO OSTIRALERA ARTE

20.000 bazkide inguruk eman dute izena Sevilla FC taldearen aurkako partidarako

Realak Sevilla FC hartuko du igandean (16:15ean), LaLiga Santanderren laugarren garaipena jarraian lortzeko aukerarekin. Denboraldi honetako visita garrantzitsuenetariko bat, non dagoeneko 20.000 bazkide inguruk eman dute izena.

Jakinarazi zen bezala, sarrera eskatzeko epea datorren ostiralera arte luzatu zen, LABIk ostiral honetan kirol instalakuntzetako edukierari buruz hartuko duen erabakiaren zain. Izena eman duten bazkideen arteko zozketa LABIren erabakia jakin ondoren egingo da.

Sakatu hemen eta eskatu zure sarrera

Zozketa egin ondoren, faktore zuzentzailea aplikatuko da partida honetarako ezarritako sarreren kupoarekin (5.273). ESTEKA honetan prozesuari buruzko informazio guztia duzu.

Rayo eta Levanteren aurkako partidetarako izena eman zenuen eta ez zitzaizun sarrerarik egokitu?

5.273 bazkide horietako bat bazara, gogoratu Sevilla FC taldearen aurkako partidara joan nahi baduzu garrantzitsuena, berriro izena ematea dela. Horrela bakarrik bermatu ahal izango dizugu sarrera bat. Atzo jakinarazi zen bezala, zozketan sarrerarik egokitzen ez bazaizu, eserleku bat esleituko dizugu faktore zuzentzailearen bidez.

Zozketa egin eta faktore zuzentzailea aplikatu ondoren, gure kanal ofizialetan emaitzak eta partida egunean zelaira sartzeko modua argitaratuko dira eta posta elektronikoz harremanetan jarriko dira sarrera lortu duten bazkide guztiekin.

Eskatu ere zure sarrera CF Elche-ren aurkako partidarako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!