DEIALDIA

2018ko Ohiko Batzar Nagusia

Realeko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11ean ospatuko da Donostiako Zurriolaren Ibilbide 1ean kokaturik dagoen Kursaal Jauregian, bigarren deialdian (19:00).

Eguneko gai-zerrenda ondorengoa da:

Lehena: Urteko kontuak  hauek guztiak,2018ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2018eko uztailaren 1tik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Kontu-Ikuskatzailea izendatzea.

Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateKo ere.

Bosgarrena: Galderak eta eskaerak.

Administrazio Kontseilua 1/2010 LegEDak (Kapital Sozietateen Legearen testu bategina) 203 artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduak 101 artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da; horrenbestez, akta egingo da notarioaren esku-hartzearekin. 2016ko ekainaren 15ean BORMEren erregistroan inskribatu zela eta —inskripzio zenbakia: 252241—, batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da

Eguneko gai-zerrendaren lehen eta bigarren puntuei dagokienez, eta R.D.L.1/2010 272 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, akziodun guztiek berehala eta dohainik eskuratu ahal izango dituzte Batzarrean aztertu eta, hala badagokio, onartzeko aurkeztu diren dokumentuak, hau da: 2018ko ekainaren 30ean itxitako Ekitaldiko Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostena, Kontu Ikuskatzaileen Txostena eta 2018ko uztailaren 1etik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.

Informazio gehiago webgune korporatiboan

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!