Argazkiak: Gipuzkoako Futbol Federazioa

GIZONEZKOEN TALDEA ETA EMAKUMEZKOEN FILIALA

Gipuzkoako Futbol Federazioak saritu gaitu

Realak bi sari jaso zituen atzo Gipuzkoako Futbol Federazioaren ekitaldian, Irungo Ficobako auditorioan ospatu zena, Stadium Galen mendeurrena dela eta. Gizonezkoen lehen taldeak Kirol Lorpenaren saria jaso zuen, denboraldi honetan irabazitako Errege Kopari esker. Angel Oyarzun presidenteordeak jaso zuen saria, eta ekitaldian Xabi Prieto ordezkari instituzionalarekin batera egon zen.

Bestalde, gure emakumezkoen bigarren taldeak ere Kirol Lorpenaren saria jaso zuen, duela bi aste Lehen Federaziora igo izanagatik. Hainbat jokalarik eta taldeko staff teknikoaren kide batzuek jaso zuten saria. Gure taldeek egin duten denboraldi bikaina aitortzeko balio duten bi sari.

Azkenik, Mikel Etxarrik Gipuzkoako Futbol Federazioak ematen duen Gipuzkoako Futboleko Mitoaren saria jaso zuen. Gainera, Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaile Eskolak bere izena eramango du hemendik aurrera.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!