KOPAKO FINALA: EROSKETARI BURUZKO INFORMAZIOA

Galderak eta erantzunak

Vídeo

Realak sarreren erosketari buruzko informazio guztia ematen du galdera eta erantzunen formatu baten bidez, sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesuaren deskribapen zehatzarekin batera.

2025/2026ko Errege Kopako finalerako Espainiako Futbol Federazioak (aurrerantzean, RFEF) sarrerak erosteko ezarritako prozeduraren berri ematen die final horretarako sarrera eskuratzeko eskubidea duten bazkideei. Helburu horrekin, sarrerak eskuratzeko prozesuan sor daitezkeen ohiko galderen bilduma prestatu du Klubak.

Sarrerak erosteko epea astelehenean, martxoak 30, 10:00etan hasiko da, eta igandean, apirilak 5, 23:59an amaituko. Sarrerak kokatuko diren sektorearen aukeraketa eta sarreren ordainketa RFEFek sarreren salmentarako duen atariaren bidez egin beharko dira, bide horretatik baino ezingo baita egin. 

Bazkideari esleitutako sarrera ezin izango da saldu, ez zuzenean, ez hirugarrenen bidez. Nolanahi ere, Realak bere zaleei eskatzen die sarrerak ofizialak ez diren kanaletatik ez erosteko eta erne egoteko, iruzurrak gerta daitezke-eta.

Sarrerak eskuratzeko prozesuarekin lotutako galderak eta erantzunak:

1. Nork eros ditzake sarrerak Kopako finalerako?

25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna duten Bazkideak, baldin eta ezarritako epearen barruan Realak prestatutako formularioan izena eman bazuten eta finalerako sarrera bermatuta badute.

 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izanda, zozketan banaka izena eman zuten eta bertan sarrera egokitu zitzaien bazkideak. 

25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izanda, zozketan beste bazkideekin taldeka izena eman zuten eta bertan sarrera egokitu zitzaien bazkideak. Kasu horretan, taldeko eskatzaileak izango du finalerako sarrerak erosteko ahalmena. 

Sarrera eskuratzeko eskubidea duten bazkide guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute Realak izena emateko prestatutako formularioan adierazi zuten helbide elektronikoan. Mezu elektroniko horretan, RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari berezirako esteka aurkituko dute, bai eta horra sartzeko kodea ere. 

25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan eta zozketan taldeka izena eman zuten Bazkideen kasuan, taldeko eskatzaileak jasoko du mezu elektronikoa, Realak izena emateko prestatutako formularioan adierazi zuen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko horretan, RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari berezirako esteka aurkituko ditu, bai eta horretara sartzeko kode bakarra ere, taldeko kideen sarrera guztiak erosteko. 

2. 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan eta beste bazkideekin batera taldeka zozketan izena eman zuten Bazkideen kasuan, nork eros ditzake sarrerak zozketan sarrera egokituz gero?

Taldeko eskatzaileak bakarrik. 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan eta zozketan beste bazkide batzuekin taldeka izena eman zuten Bazkideen kasuan, taldeko eskatzaileak jasoko ditu RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari berezirako esteka eta horretara sartzeko kodea, Realak izena emateko prestatutako formularioan adierazi zuen helbide elektronikora bidaliko zaion mezu elektroniko batean.

Mezu elektroniko horretan, RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari berezirako esteka aurkituko ditu, bai eta horretara sartzeko kode bakarra ere, taldeko kideen sarrera guztiak erosteko.

3. Sarrera guztiak digitalak dira?

Bai, sarrera guztiak digitalak dira. RFEFen aplikazio mugikor baten bidez erakutsiko da sarrera La Cartujako ate birakarietan. Ez dago paperezko sarrera fisikorik.

4. Anoetako leihatiletan eros ditzaket sarrerak?

Ez, sarrerak RFEFen salmenten erosketarako atari espezifikoaren bidez baino ezin dira erosi.

5. Realak arreta zerbitzua emango die Bazkideei sarrerak erosten dituzten bitartean?

Realak ordu tarte jakin bat ezarriko du bazkideei arreta emateko Anoetako bulegoetan, RFEFek sarrerak erosteko duen plataformaren bidez sarrerak esleitu eta erosteko prozesuan laguntzeko. . 

  • Astelehen, astearte eta asteazkenean, 10:00etatik 20:00etara izango da jendearen arretarako ordutegia Anoetako bulegoetan.  
  • Ostegunean, 17:00etatik 19:00etara izango da jendearen arretarako ordutegia Anoetako bulegoetan.
  • Larunbatean, 11:00etatik 14:00etara izango da jendearen arretarako ordutegia.  

6. Zer izan behar dut eskura erosketa egiteko?

Sarrera bat baino gehiago erosi behar baduzu, eskura eduki Bazkide bakoitzari edo taldeari esleitutako sarbide kodea. Gehienez sei (6) sarrera erosi ahal izango dituzu aldi berean. Sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izena, abizenak eta NAN zenbakia ere izan beharko dituzu eskura baita ordaintzeko erabiliko duzun txartela ere.

7. Nola egingo da erosketa mailakatuaren prozesua?


7.1 Prezio altueneko eserlekuen borondatezko erosketa: 

Sarrerak erosteko eskubidea duten Realeko bazkide guztiek, bai 25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna dutenek, bai 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenek, lehentasun tribunan eta hondoan dauden eserlekuetarako sarrerak erosteko epe bat izango dute, horrelako sarrerak erosi nahi izanez gero; beraz, prezio altueneko eserlekuak izango dira horiek. Prezio altueneko sarrerak borondatez erosteko epe hori astelehenean, martxoak 30, irekiko da, eta egun horretako 10:00etatik 23:59ra arte egongo da irekita.  

Hauek dira 6.1 atal honetan aipatzen diren lehentasun tribunako eta hondoko sektoreak: 449, 557, 556, 555, 553, 535, 539, 540, 427, 428, 429, 329, 215, 216, 217, 115, 116 eta 117.  

   

 7.2 Hegoaldeko Goleko gainerako eserlekuen erosketa:

Bestalde, sarrerak banaka erosteko eskubidea duten Bazkide guztiek eta sarrera egokitu zaien taldeetako eskatzaileek mezu elektroniko bat jasoko dute, eta mezu horretan adieraziko zaien noiz has daitezkeen La Cartujako Hegoaldeko Golean dauden eserlekuetarako sarrerak erosten.

Bazkide horiek bi (2) taldetan banatu dira sektorea aukeratzeko eta sarrera ordaintzeko, 25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna duten bazkideak izan ezik, horiek sektorea Hegoaldeko Golean aukeratu ahal izango baitute, eta sarrera edozein unetan ordaindu, asteartean, martxoak 31, 10:00etan hasi eta igandean, apirilak 5, 23:59an amaitzen den epearen barruan.

  • 1. Taldea: 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan eta zozketan 6.752tik 11.238ra arteko eskaera edo erreferentzia zenbakiak zituztenak (bi zenbaki horiek zituztenak barne).   1. Taldea horren barruan, 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten bazkide horiek lehen epe bat izango dute sarrerak modu esklusiboan erosi ahal izateko. Asteartean, martxoak 31, izango da epe hori, 10:00etatik 23:59ra. 1. Talde horretako kideek, 6.1 atalean aipatutako lehentasun tribunako eta hondoko sektoreetan ez ezik, Hegoaldeko Goleko sektore hauetan ere erosi ahal izango dituzte sarrerak: 118, 119,120, 218, 219, 220, 221, 222, 224, 330, 331, 332, 333, 334, 335, 337, 338, 339, 340, 430, 431, 432, 433, 434, 435, 436, 437, 438, 439, 443, 444, 445, 446, 447, 448, 541, 542, 543, 544, 545 eta 546.  

  


  • 2. Taldea: 25 urte edo urte gutxiagoko antzinatasuna izan eta zozketan 1etik 3.873ra arteko eskaera edo erreferentzia zenbakiak zituztenak (bi zenbaki horiek zituztenak barne). 2. Talde horren barruan, 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten Bazkide horiek lehen epea izango dute sarrerak modu esklusiboan erosi ahal izateko. Asteazkenean, apirilak 1, izango da epe hori, 10:00etatik 23:59ra. 2. Talde horretako lagunek, 6.1 atalean aipatutako lehentasun tribunako eta hondoko sektoreetan ez ezik, Hegoaldeko Goleko sektore hauetan ere erosi ahal izango dituzte sarrerak: 122, 123, 124, 223, 336, 440, 441, 442, 547, 548, 549, 550, 551 eta 552. Horrez gain, aurreko egunetik dauden sarrerak ere erosi ahal izango dituzte.  
  

Horrela, 25 urte edo urte gehiagoko antzinatasuna duten Bazkideek sarrerak jarraian erosteko eskubidea izango dute astelehenean, martxoak 30, 10:00etatik hasi eta igandera arte, apirilak 5, 23:59ra arte.

25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten bazkideek, sarrerak erosteko esklusiboki esleitutako egunean sarrerak erosten ez badute, apirilaren 2tik aurrera, ostegunez, erosi ahal izango dute,10:00etan hasita eta igandera arte, apirilak 5, 23:59ra arte. Bazkide horiek oraindik salgai dauden sarrerak erosteko aukera izango dute.  

Edonola ere, azpimarratzen dugu sarrerak erosteko epea igandean, apirilaren 5ean, 23:59an amaitzen dela, sarrerak erosteko eskubidea duten Bazkide guztientzat. Sarrera adierazitako epean erosten ez duten bazkideek sarrera erosteko eskubidea galduko dute. Sarrera horiek zozketan ezarritako hurrenkeraren arabera esleituko dira azken sarrera jaso duenaren atzetik geratu diren Bazkideen artean.

8. Erosketa amaitzean jasoko ditut sarrerak?

Ez. Sarrerak ez dira bidaltzen erosketa amaitzean. Bazkide bakoitzak partida hasi baino egun batzuk lehenago mezu elektroniko bat jasoko du bere sarrera RFEFen Aplikazioaren bidez deskargatzeko jarraibideekin.

Eserlekua (ilara eta eserleku zehatzak) automatikoki esleituko da aukeratutako gunearen barruan. Sarrera bat baino gehiago erosiz gero, plataformak automatikoki elkarren ondoan dauden eserlekuak esleituko ditu gune berean.

9. Zein da sarreren prezioa?

10. Nola egingo da sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesua?

  1. Mezu elektroniko bat jasoko duzu Realak izena emateko prestatutako formularioan adierazi zenuen helbide elektronikoan. Mezu horretan, RFEFen sarrera erosketarako plataformarako esteka aurkituko duzu, bai eta horra sartzeko kodea ere.  
  2. Behin RFEFen sarrera salmentarako plataformara edo atarira sartzen zarenean, sektore zehatza hautatu beharko duzu (dagokion prezioarekin), bai eta sektore horretan erosi nahi duzun eserleku kopurua ere. Une horretan, sarrera edo sarrerak zer sektoretan eta zer preziotan erosi aukeratu beharko duzu, eskuragarri daudenen arabera. /li>
  3. Aurrekoa egin ondoren, sarrera bat baino gehiago hautatu badituzu, sarrera bakoitzari dagokion kodea sartu beharko duzu RFEFen salmenta plataforma edo atari espezifikoan. Kontuan izan, Hegoaldeko Golean sarrera bat baino gehiago erosi nahi baduzu, RFEFen sarrera erosketarako plataforman sartzeko kode guztiak aktibatuta egon beharko direla erosteko unean (kontsultatu 6. galderan aipatutako erosketa mailakaturako epeak).
  4. Ondoren, sakatu BALIDATU. Garrantzitsua da kontuan izatea RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari espezifikoan gehienez plataformara sartzeko sei (6) kode sartu daitezkeela erosketa berean. Sarrera bat baino gehiago erosten badituzu, plataformak automatikoki elkarren ondoan dauden eserlekuak esleituko ditu gune berean.
  5. BALIDATU sakatu ondoren eta informazioa baieztatu ondoren, hurrengo pantailan eroslearen datuak bete beharko dituzu (sarrera erabiliko duena izan edo ez): izena, abizenak, posta elektronikoa — erosketa berrespena eta RFEFen Aplikazioa deskargatzeko jarraibideak bertara bidaliko dira —. Jarraian, sarrera erabiliko duen pertsonaren datuak sartu beharko dituzu: izena, abizenak eta NANa. Erosketa egiteko sarrera bat baino gehiago hautatu baduzu, sarrerak erabiliko dituzten pertsonetako bakoitzaren datuak sartu beharko dituzu: izena, abizenak eta NAN.
  6. Erosketa amaitzeko, banku txartelarekin ordaindu, online ordaintzeko edozein plataformatan egiten den bezala.
  7. Plataformaren lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu erosketa baieztatuz.
  8. Ondoren, finala baino egun batzuk lehenago, bigarren mezu bat jasoko duzu, RFEFen Aplikazioa deskargatzeko estekarekin, eta aplikaziora sartzeko kredentzialekin ere bai.
  9. Aplikazioa deskargatu ondoren, RFEFen Aplikaziora sartzeko kredentzialak jaso dituzun posta elektronikoko helbidearekin identifikatu beharko zara, bai eta eman zaizkizun kredentzialekin ere, horrela zure sarrera eskuratu ahal izango duzu (edo zure sarrerak, baldin eta taldeko eskatzailea bazara edo erosketa berean sarrera bat baino gehiago erosi baduzu beste Bazkide batzuek plataformara sartzeko zituzten sarrera kodeak erabiliz). Horrela, sarrera RFEFen Aplikazioan izango duzu.  
  10. Aldiz, taldeko eskatzailea bazara edo erosketa berean sarrera bat baino gehiago erosi baduzu beste Bazkide batzuek plataformara sartzeko zituzten sarrera kodeak erabiliz eta sarrerak taldeko kide bakoitzari edo beste Bazkideei helarazi nahi badizkiezu, Aplikazioak sarreren jabeei bidaltzeko aukera emango dizu, SARRERAK BIDALI aukerarekin. Egin behar duzun gauza bakarra da sarreren gainean klik egin, banan-banan, eta dagokion pertsonaren helbide elektronikoa sartu, hari bidaltzeko. Kontuan izan pauso hori behin bakarrik egin ahal izango dela, betiere sarrera aktibatzen den unea baino lehen egiten bada; beraz, sarrera bidali aurretik begiratu ondo sarrera jasoko duenaren posta elektronikoko helbidea.
  11. Azkenik, pertsona horiek mezu elektroniko bat jasoko dute RFEFen Aplikazioa deskargatzeko estekarekin eta aplikaziora sartzeko kredentzialarekin. Pertsona horiek RFEFen Aplikazioa deskargatu beharko dute sarrera pertsonala eta besterenezina ikusteko eta partida egunean aurkezteko, estadiora sartzeko.

11. Nola elkartu naiteke beste Bazkide batzuekin?

Beste bazkide batzuekin elkartu zaitezke, baldin eta, RFEFen sarrera salmentarako plataforman edo atarian sartu ondoren, sektore zehatza aukeratzen baduzu (dagokion prezioarekin) eta sektore horretan erosi nahi duzun eserleku kopurua gehitzen baduzu.

Aurrekoa egin ondoren, RFEFen salmenta plataformara edo atarira sartzeko erosketa bakar batean erosi nahi dituzun sarrerei esleitu zaizkien kodeak sartu beharko dituzu banan-banan (taldean egindako eskaeren kasuan izan ezik, kasu horretan kode bakarrarekin erosi ahal izango baitituzu taldeak dituen kide adinako sarrerak). Kontuan izan, Hegoaldeko Golean sarrera bat baino gehiago erosi nahi baduzu, RFEFen sarrera erosketarako plataforman sartzeko kode guztiak aktibatuta egon beharko direla erosteko unean (kontsultatu 6. galderan aipatutako erosketa mailakaturako epeak).  

Ondoren, egin klik BALIDATU aukeran eta jarraitu hautatutako sarrerak erosteko prozesuarekin.  

Garrantzitsua da kontuan izatea RFEFen sarrera salmentarako plataforma edo atari espezifikoan gehienez plataformara sartzeko sei (6) kode sartu daitezkeela erosketa berean. Kontuan izan, taldeen kasuan kode bakar batekin erosi ahal izango direla taldeak dituen kide adina sarrera.  

Erosketa bakar batean erosten dituzun sarrerei gune berean eta elkarren ondoan dauden eserlekuak esleituko zaizkie; beraz, erosketa horretan erabilitako kode guztien titular guztiak elkartuta geratuko dira.

12. Zergatik agertzen dira grisez markatuta sektore jakin batzuen zatiak RFEFen sarrera erosketarako plataforman?

Sektore batzuetan grisez markatuta agertzen diren zatiak ikuspen gutxiko eserlekuak dira. Eserleku horietatik agian ez da zelaiaren zati bat ikusten, zelaia osorik ikustea zailtzen duen baranda bat edo elementuren bat dagoelako.

13. Zer datu eskatzen zaizkio sarreren EROSLEARI

  • Izena  
  • Abizenak 
  • Posta helbide elektronikoa 
  • Telefonoa

14. Zer datu eskatzen dira sarrerak ERABILIKO DITUZTEN PERTSONEI buruz?

  • Izena
  • Abizenak 
  • NAN

15. Nola eta noiz aktibatzen dira sarrerak?

RFEFek, partida hasi baino ordu batzuk lehenago, jakinarazpen bat bidaliko du bere Aplikazioaren bidez, sarrera daukanari esateko sarrera aktibatzeko aukera erabilgarri dagoela. Horretarako, SARRERA AKTIBATU sakatu beharko duzu. Sarrera aktibatuta egongo da bertan QR kode bat agertzen denean.

16. Prestatuko al da gorabeheretarako leihatila bat La Cartujan eta/edo Sevillako FanZonean?

Bai. Realak gorabeherei erantzuteko postu bat jarriko du La Cartujan eta Sevillako FanZonean.

17. Zer gertatzen da mugikorrean bateriarik gabe geratzen banaiz?

La Cartujan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da sarrera izenduna gailu elektroniko batean aurkeztea RFEFen Aplikazioaren bitartez; beraz, gomendatzen da gailuaren bateria behar beste kargatuta dagoela ziurtatzea.

RFEFen Aplikazioan sartzeko datu pertsonalekin (posta elektronikoko helbidea eta pasahitza) edozein gailutatik sartu ahal izango da RFEFen Aplikazioko arlo pertsonalera; beraz, beste pertsona baten mugikorretik ere ikusi ahal izango da sarrera. 

Nolanahi ere, Realak jakinarazten du FanZonean telefono mugikorrak kargatzeko postuak egongo direla, bateria eramangarriekin.  

Garrantzitsua da kontuan izatea debekatuta egongo dela estadiora bateria eramangarriekin sartzea.

18. Zer gertatzen da Aplikazioko pasahitza ahazten bazaizu: Badago pasahitza berreskuratzeko aukerarik?

Aplikazioaren hasierako pantailan pasahitz ahaztua berreskuratzeko aukera bat dago. Oraindik erregistratuta ez bazaude, erregistroa egiteko behin-behineko kode bat bidaliko zaizu mezu elektroniko bidez, eta erregistratuta bazaude, berriz, aukera horrek pasahitza berrezartzeko orrialde batera eramango zaitu.

19. Sarreren pantaila argazkiek balio al dute estadiora sartzeko?

Ez. RFEFek jakinarazi duenez, sarreren pantaila argazkiek ez dute inola ere balioko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!