2022ko kuotaren kargua

Urtarrilaren 12an, asteazkena, 2022rako bazkide-kuotari dagokion zenbatekoa zordunduko da kontuan, bazkide bakoitzak aukeratutako ordainketa-moduaren arabera. Gaur bazkide bakoitzari mezu elektroniko bat bidali zaio informazio guztiarekin.

Konpentsazio-neurriei dagokienez, Europa edota Sanse bonuaren kuota-deskontua eskatu zuten bazkideek urtarrileko zenbatekoan islatuko dute. Bi bonuetako bat itzultzea eskatu zuten bazkideek azaroan jaso zuten kopuru hori.

Getafe CF-ren aurkako partidara joateko (hilaren 23an, 18:30ean), zure kuotaren ordainketan egunean egon beharko duzu.

Realzale Programa

Gogoratu, Realzale Programarekin puntuak pilatu badituzu, bazkideentzako aukera automatikoa zure kuotatik deskontatzea dela, baina urtarrilaren 14ra arte beste aukera batzuk aukeratu ahal izango dituzu gure Realzale App-an. Datozen egunetan 2021ean sortutako puntu zehatzak ezagutuko dituzu eta deskontua nola itzuliko den, hala badagokizu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!