Realak asteazkenean egingo du Akziodunen Batzar Nagusia. Ohiko lekuan izango da, Kursaal Kongresu Jauregian, 19:00etatik aurrera.
Ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak eta Kudeaketa Txostena akziodunei aurkeztuko zaizkie onar ditzaten. Kontu horien datu garrantzitsuenak 16,9 milioi euroko emaitza positiboa eta 45,2 milioi euroko EBITDA dira. Nabarmendu behar da funts propioak 79,7 milioi eurokoak direla eta ondare garbia 92,7 milioi eurokoa.
Era berean, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikoaren aurrekontua onartzea proposatuko da. Aurrekontuak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa aurreikusten du, 178,1 milioi euroko diru-sarreren eta 160, 2 milioi euroko gastuen gainean.
Aurrekontu honek abonuen kuotak % 2,5 igotzea aurreikusten duela azpimarratu nahi dugu.
Halaber, informazio ez-finantzarioaren egoera-txostena onartua izateko proposamena egingo da. Txosten honek gai garrantzitsuak jorratzen ditu, hala nola, Realak ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisoa, ustelkeriaren eta eroskeriaren aurkako borroka, giza eskubideen errespetua edo gai sozialak eta langileei buruzkoak.
Era berean, akziodunek Agem Consultores y Auditores SL 2025-2026 ekitaldirako kontu-auditore izendatzeko proposamena bozkatu beharko dute.
Gai horietan sakontzeko eta gogoetak eta iritziak partekatzeko, asteazkenean Kursaalera joateko deia egiten diegu akziodunei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin