REAL SOCIEDAD-ELCHE CF (LARUNBATA, 21:00)

Sarrerak, lagapenak eta esperientziak

Realak Elche CF-en aurka jokatuko du larunbat honetan (21:00), bolada ona luzatzeko eta bere zaleei beste poz bat emateko asmoz. Hemen duzu partida osteko esperientzia eta sarrerei buruzko informazio guztia, baita partidara joan ezin diren bazkideen lagapenei buruzkoa ere.

Sarrerak eta partida osteko esperientziak (bazkideak eta ez bazkideak)

Salgai jarraitzen dute larunbateko partidarako sarrerek, bai tribunakoek, bai Hospitality eremukoek. Gogoratu behar da partida osteko esperientziak aktibatu direla, bai bazkideentzat bai zaleentzat orokorrean.

Klikatu HEMEN eta lortu sarrera (k) eta esperientzia (tribuna)

Klikatu HEMEN eta lortu sarrera (k) eta esperientzia (Hospitality)

Klikatu HEMEN eta lortu partida osteko zure esperientzia (bazkideak)

32.000 lagapen baino gehiago 2025 urtean

Klikatu HEMEN zure karneta klubari emateko

Realzale Programaren itxierarekin batera, 2025an klubari egindako lagapenei buruzko itxiera ere egin da. Otsailaren erdialdean, bazkide bakoitzak bere banku-kontuan jasoko duen zenbateko zehatzaren berri emango da.

Duela bi urte estreinatu zenetik, partida joaterik ezin zuten bazkideei zuzendutako zerbitzu honek harrera positiboa izan du. 2025ean 16.000 lagapen inguru egin dira klubean, eta 315.000 euro baino gehiago banatu dira bazkideen artean.

Itxiera horretatik aurrera, klubari txartela lagatzean sortutako euroak Realzale Programan sortutakoarekin batera kudeatzen dira, baina estadiora joateak ez du eraginik izaten lagapenaren zenbatekoetan, Realzale Programaren puntuetan ez bezala. Otsailaren erdialdean, realzaleei mezu elektroniko bat emango zaie puntuen banakapenarekin, eta ordainketa bakarra deskontu osoarekin.

Bestalde, senideei edo lagunei egindako lagapenak finkatuta daude oraindik, beste aukera on bat bezala. Ildo horretan, 2025ean 16.000 bazkide txartel baino gehiago laga dira senideei edo lagunei App Realzale bidez.





Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!