AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIA

"Eboluzioa, exijentzia eta konfiantza"

Vídeo

Realaren oraina eta etorkizuna itxaropentsuak dira. Kontuak egunean ditu eta zorrik ez. Klubak 120 milioi euro inbertitu ditu guztira estadioaren erreforma eta Zubietako obra egiten. Ekonomikoki sendo dago kluba eta instalakuntza modernoekin hornituta hazten jarraitu nahi du estrukturalki, kirol anbizio handiarekin eta beti eboluzioa jomugan duela, garen horretan eta egiten dugun guztian.

Gaur Kursaalean ospatu den Batzarrean Administrazio Kontseiluak 17 milioi euroko emaitza positiboa eta 93 milioi euroko ondare garbi finala duen balantze ekonomikoa iragarri du. "Zenbaki apartak", presidentearen ustez. Aldeko saldoa, gaur egun, 80 milioi eurokoa da eta ez dago zorrik kreditu-erakundeekin. Gainera, Aperribayk 160 milioi euroko aurrekontu errekorra aurkeztu du.

Kirol arloan, Aperribayk onartu du joan den denboraldiko emaitzak eta denboraldi honen hasierakoak txarrak izan direla. "Irtenbidea gure baitan dago, jokatzeko moduan eta errendimenduaren bitartez, emaitzak eta exijentzia lortzeko. Lehiakorrak izateko, exijentziak altua izan behar du eta, horretarako, onenak izan behar dugu astelehenetik ostiralera". Realeko presidenteak onartu du klubak Europara itzuli nahi duela eta bertan kokatu nahi duela bere burua modu errepikakorrean, azken denboraldietan gertatu den moduan.

Aperribayk Sansearen papera eta gure gazteen talentuaren garapenean duen konfiantza azpimarratu ditu, 42 urte baino gutxiago dituzten 25 jokalari ditugula gogoraraziz. "Zubietan 36 milioi euro inbertituko ditugu azpiegituran, gure jokalariaren bilakaeran soilik pentsatuz". Realeko harrobiko futbolaren gastuek 18 milioi euroak gainditzen dituzte, "ahalegin oso garrantzitsua talentuaren garapenean eta gure gazteen bilakaeran fokua jarrita, bai kirol aldetik eta baita haien hezkuntzan eta ematen zaien arretaren ikuspuntutik ere". Aperribayk azpimarratu du Realeko 297 jokalarietatik 290 ikasten ari direla eta horietatik 73 goi mailako edo unibertsitateko gradu bat egiten ari direla.

Nazioarteko estrategiari dagokionez, aitortu du klubak Eskandinavian, Afrika Mendebaldean eta Japonian lanean jarraitzen duela, "jokalarien kaptazioan eta haien prestakuntzarekin jarraitzeko helburuarekin, baina errendimendua ahaztu gabe". Yasudari buruz, akordioaren eraldaketa azaldu du eta japoniar enpresak zor duen kopurua probisionatu dela aitortu du.

Jokin Aperribayk neurri berri bat ere iragarri du: partida egunetan probintziako 63 autobusek Riberaseko Zorroaga pasealekuan aparkatzeko aukera izango dute, edo zaleei jaisteko eta igotzeko aukera emango zaie eta, beraz, Illunben aparkatzeari utziko diote.
Klubak laster iragarriko du noiz jarriko den martxan, 2026an Atletico Madrilen aurka jokatuko duen lehen norgehiagokan.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!