REALZALE PROGRAMA ETA LAGAPENAK

30.000 realzale onuradun izan ziren 2024an

Realzale Programak modu ofizialean amaitu du 2024. urtea, azken egunetan programari atxikitako milaka realzaleei ordaindu baitzaie. Otsailean ere egin zaie ordainketa iazko uneren batean klubari txartela utzi zioten bazkideei.

2024an, Realeko 29.841 zalek jaso zuten bi ekimenetako baten onura (Realzale Programa eta/edo klubari lagatzea), baita biena ere. Zehazki, 22.147 bazkidek eta 1.615 RS Fansek dirua aurreztu dute Realzale Programarekin edota klubari egindako lagapenekin. Horietatik 2.000 inguru 100 euro baino gehiago deskontatu dira.

Lagapenari dagokionez, klubari 17.000 lagapen baino gehiago egin zitzaizkion, iaz baino bi mila gehiago, eta bazkideen artean 355.000 euro baino gehiago banatu ziren. 5.000 bazkidek baino gehiagok euren kopurua trukatu dute kuota merkatzeko.

Bestalde, senide edo lagunei egindako lagapenak beste aukera on bat dira. Ildo horretan, 2024an 16.800 bazkide-txartel baino gehiago laga dira App Realzale bidez senide edo lagunentzat.

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, LG Electronics, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, IBK Bike, Chillida Leku, Laacademia, Laacademia Oposaketak, Hazi Hezi, Decathlon (Belartza), Swap Energía eta Gorla Group.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!