GURE TXAPELDUNEN KROMOEN BILDUMA EGIN

#40UrteTxapeldun

Aurten urteurren oso berezia ospatuko da Realean. Ligako lehen tituluak 40 urte beteko ditu. 1981eko apirilaren 26 eguna, emozioz gogoratzen dute nork bizi izan zuen eta ondorengo belaunaldiek oinordetzan jaso dute haren esanahia.

Adinak ez du axola, "talde txapelduna" entzuten dugun bakoitzean Gijongo heroiez gogoratzen gara. Hain urteurren nabarmena ospatzeko, hilaren 25etik aurrera protagonistekin lotutako ekintza batean parte hartu ahal izango duzu.

‘#40UrteTxapeldun’ kromoak

Nork ez du inoiz bere futbol idoloen kromo bilduma egin? Horretan datza ekintza hau. Lehen liga irabazi zuten 23 kromoen bilduma egitea. Banan-banan eskuratu ahal izango dituzu urtarrilaren 25etik apirilaren 26ra bitartean. Gero azalduko dizugu nola.

Bost PS5 eta Volkswagen Tiguan baten zozketa!

Gure txapeldunen kromoak modu digitalean bakarrik bildu ahal izango dira, Realzale App-an hain zuzen ere. Ekintza hau RS Smart Tag ekimenari lotuta dago, ekintzari ukitu teknologikoa gehitzeko eta gure zaleen parte-hartzea errazteko.

Sariak ez dira faltako parte-hartzaileen artean. A zer sariak! Hiru hilabete hauetan zehar bost Play Station 5 zozkatuko dira (bost egunetan banatutako bost zozketa egingo dira), eta hilaren 26an Volkswagen Tiguan bat zozketatuko da.

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!